Next Euskadi
Aberri Eguna - Ikurrina Zeuk Egina

Prentsa Aretoa

2020/02/25

Iñigo Iturrate: "EAJ-PNVk talde berritu eta esperientziaduna aurkeztu du, Euskadiren zerbitzura lan egiten jarraitzeko"

Legebiltzarkide jeltzaleak belaunaldien arteko ordezkapenaren alde EAJ-PNVk egindako apustua baloratu du. "Berrikuntza lehendakariaren sendotasun politikoarekin uztartzen da. Hori da EAJ eredua. Esperientzia eta erreleboa, hobetzeko"

rss Ezagutzera eman

ARGAZKIA JAITSI

BIDEOA JAITSI

PARTEKATU BIDEOA

Euzko Alderdi Jeltzaleak apirilaren 5eko hauteskundeetara aurkezteko hautagaitzak atzo aldarrikatu ondoren, Iñigo Iturratek belaunaldien arteko erreleboaren eta emakumeen presentzia indartzearen alde egindako apustu garrantzitsu eta irmoa nabarmendu du; hala, Leixuri Arrizabalaga eta Bakartxo Tejeria zerrendaburu izan dira Bizkaian eta Gipuzkoan, hurrenez hurren. Bi emakumeren ibilbide politiko luzea eta genero berdintasunaren defentsa baloratu ditu. Iñigo Urkullu Lehendakariari irteera-postuetan lagunduko dioten bi emakume, berriz ere Arabako lehen postuan doalarik. "Lehendakariaren sendotasun politikoa da Euskadirekiko konpromisoaren eta ondo egindako gauzen bermea. Emandako hitza betetzeko bermea da. Aldi berean, zerrenda berrituen aldeko apustua egin dugu, jende gaztearekin eta emakumeen presentzia handiarekin. Eusko Legebiltzarrean aterako den taldea gehienbat emakumezkoa izango da eta hau guztia, zerrendaburuak diren gauzarik sinbolikoenean islatzen da. Esperientzia eta berrikuntza uztartzen ditugu. Hori da EAJ eredua ".

Gaur goizean Onda Vasca irratian egindako elkarrizketa batean, Iturratek esan du Gasteizko Ganberako zerrendak osatzen dituen gizon eta emakume taldeak "atsedenik gabe lan egingo duela euskal gizartearen zerbitzura. Autokonplazentzian erori gabe eta arrakastetan poztu gabe ". Arrakasta, esan duenez, hobetzen jarraitzeko akuilurik onena delako. Ildo horretan, uste du betetako hitza eta hartutako konpromisoak direla gizartearekin ditugun erronkei erantzuten jarraitu ahal izateko bermerik onena.

Iturgaiz, lubakietara itzuli

Legebiltzarkide jeltzaleak kanpaina gogorra iragarri du arlo politikoan, eta batzuk gizartea tenkatu eta zatitzen saiatuko direla, iraganera eramango gaituzten mezuekin. Carlos Iturgaiz, PP+Cs hauteskunde koalizioko zerrendaburu izendatu berriak egindako lehen manifestazioei buruz ari zen horrela. Iturgaitzek Vox ultraeskuindarrarekin indarrak batzearen alde egin izanak normaltasun politikorako eta egonkortasunerako dakarren arriskuaz ohartarazi du Iturratek. "Iturgaitzek oso mezu argigarria izan du. Bularra aterata, Vox alderdiko boto-emaileei deitu die, eta etxera itzultzeko eskatu die. EAEko PPren hautagaiak Vox alderdiaren printzipio eta balio berberak ditu. Iraganera bueltatzeko moduko batean gaude, gure herrialdeko garai gogorrenetara. Naftalina usain handiko kanpaina datorkigu ". EAJ-PNVko ordezkariaren ustez, PPren apustua euskal gizartearen tirabira eta tentsioarena da berriz ere.

Era berean, Iturratek Zaldibarko gertaera tragikoak aurre-kanpainan sartzen saiatzen ari direnak gaitzetsi ditu, "Modu lotsagabe eta zitalean". "Inork ezin du zalantzan jarri hauteskundeak higatzeko saiakera bat izaten ari dela". Iturratek zentzutasuna eta alderdien erantzukizuna eskatu ditu "kanpaina zibilizatu" batera joateko, alderdi politikoek euren herri proiektuez hitz egin dezaten, eta ez zerikusirik ez duten beste gauza batzuez.

Next Euskadi
Eusko Legebiltzarrerako 2016ko hauteskundeetarako EGITASMOA