Prentsa Aretoa
2020/01/20
Maitane Ipiñazar: "Gure elkartasuna eta konpromisoa helarazi nahi diegu errefuxiatuen eskubideen alde lan egiten duten erakunde guztiei"
Pertsona Migratzaile eta Errefuxiatuen Eskubideen Defentsarako Legebiltzar Taldeartea Grezian dago, errefuxiatuen egoera bertatik bertara ezagutzeko
Eusko Legebiltzarreko Pertsona Migratzaile eta Errefuxiatuen Defentsarako Taldeartekoak bost eguneko bisita hasi du astelehen honetan Greziako lurretan zehar, Chíosen (Grezia) errefuxiatu-esparruetan dauden pertsona behartsuenen egoera ezagutzeko. Gaur goizean bertan, taldekideek Atenasko portuan dagoen Aita Mari euskal ontzia bisitatu dute. Ontzia bertan aurkitzen da, berrikuspen lanekin amaitzeko eta, horrela, urtarrilaren amaieran egingo dituzten giza laguntzako lanekin jarraitu ahal izateko.
Maitane Ipiñazar legebiltzarkide jeltzaleak azpimarratu duenez, Aita Mari bezalako ontziek ezinbesteko lan humanitarioa egiten dute, "Bizitzak salbatzea, alegia". Horregatik, pertsona horien guztien eskubideen alde lan egiten duten erakunde guztiei "elkartasuna eta konpromisoa" helarazi nahi izan die Ipiñazarrek, lan horrekin jarrai dezaten.
Talde parlamentarioaren agendaren barruan, Chioseko errefuxiatuen kanpalekuetara egindako bisita dago, baina baita erakunde humanitarioekin egindako hainbat bilera ere. Astelehen arratsaldean bertan, euskal ordezkariak, Phillipe Leclerc Nazio Batuen Errefuxiatuentzako Agentziak (Acnur) Grezian duen ordezkariarekin bilduko dira.
Nabarmenak...
Eusko Legebiltzarra
2024/11/21
Eusko Legebiltzarra
2024/11/14
Eusko Legebiltzarra
2024/10/31
Eusko Legebiltzarra
2024/10/24
Eusko Legebiltzarra
2024/10/17
Berri ikusiagoak...
Eusko Legebiltzarra
2024/06/20
Eusko Legebiltzarra
2024/05/14
Eusko Legebiltzarra
2023/08/01
Eusko Legebiltzarra
2024/06/20
Eusko Legebiltzarra
2024/02/15