Next Euskadi
Alderdi Eguna 2019

Prentsa Aretoa

2019/06/30

Irune Berasaluze: "Irungo alarde biak errespetatzen ditugu; bizikidetzaren aldeko keinua da"

Ordezkari jeltzalea Irungo San Martzial eguneko bi alardeetan egon da; izan ere, “baten alde eta bestearen aurka egiteak bizikidetza normalizatu batetik urrunduko gintuzke. Irundarrei dagokie egun hori nola bizi aukeratzea”

rss Ezagutzera eman
Irune Berasaluze:

ARGAZKIA JAITSI

Irune Bersaluze EAJ-PNVko legebiltzarkidea eta, GBBko idazkaria eta burukidea egon da Irungo San Martzial eguneko bi alardeetan, bizikidetzaren aldeko keinua eginez. “Alarde baten alde eta beste baten aurka egiteak bizikidetza normalizatu batetik urrunduko gintuzke. Beraz, irundarrei dagokie nola bizi nahi duten egun berezi hori”, esan du.

Ordezkari jeltzaleak adierazi duenez, ezin da ukatu Irunen 20 urte baino gehiagotan “arazoa” bat egon dela; eta, halaber, gaineratu du elkar-ulertzea errazteko, elkarrizketa konstruktibo batetik etorriko dela irtenbidea. “Argi dago irtenbide iraunkorra ez dela inposizioz etorriko, baizik eta elkarrizketaren eta adostasunaren bitartez”.

Ildo horretan, Berasaluzek Irungo gizartearen eragile guztien erantzukizun politikoa eta soziala eskatu du, elkarrizketatik abiatuta, irtenbideak lor ditzaten. “Beharrezkoa da jarrera konstruktiboa erakunde eta gizarte-eragile guztien aldetik. Erakundeek aktiboki jardun behar dute irtenbideak sustatzeko eta laguntzeko orduan”, amaitu du.

Next Euskadi
Eusko Legebiltzarrerako 2016ko hauteskundeetarako EGITASMOA