Prentsa Aretoa

2019/05/16

Iñigo Iturrate: “Euskadik beste urrats bat emango du, baina ez azkena, transexualen despatologizazioa lortzeko bidean”

Eusko Legebiltzarrak onartuko du sexu identitatea egiaztatzeko txosten psikiatrikoa aurkeztu beharrik ez izateko lege aldarazpena. “Pertsona hauek gaur egun daukaten eragozpen bat ezabatuko dugu horrela, gizabanakoen erabakimen askea defendatzen dugulako”

rss Ezagutzera eman
Iñigo Iturrate: “Euskadik beste urrats bat emango du, baina ez azkena, transexualen despatologizazioa lortzeko bidean”

ARGAZKIA JAITSI

  • Iturrate: "Euskadik aurrerapausoa ematen du genero-aniztasuna aitortzean"
    2019/05/16

    ARTXIBOA JAITSI

Euskadik beste urrats bat emango du, baina ez azkena, transexual eta transgenero guztien eskubideak bermatzeko eta legeriatik ezabatzeko genero nortasuna egiaztatzeko txosten psikiatrikoa aurkezteko derrigorra. PP alderdia kenduta,Eusko Legebiltzarreko talde guztiek batera aurkeztu duten Lege Proposamenaren bidez planteatzen dute une honetan indarrean dagoen araudiaren parte hori aldaraztea (14/2012 Legea, transexualak genero-identitateagatik ez baztertzeari eta haien eskubideak aitortzeari buruzkoa). Proposatu den aldarazpenaren arabera, soilik 3. artikuluari eragingo diona, pertsona bakoitzak bere genero eta sexu-orientazioa askatasun osoz eraiki ahal izango du eta ez du aurretiazko inolako txosten edo diagnosirik beharko `genero disforia´ izeneko trastornoa duela egiaztatzeko.

Iñigo Iturrate EAJ-PNVko legebiltzarkideak aditzera eman duenez “lege berriak eragingo du pertsona hauek gaixotzat ez jotzea; halaber, beraiek izango dira, eta ez beste pertsona batzuek, beren identitatea egiaztatuko dutenak. Beste urrats bat ematen ari gara, baina ez azkena, transexualitatea patologiatzat jotzeari uzteko eta sexu aldaketa prozesuak errazteko. Pertsona hauek egunero pairatzen dituzte diskriminazio eta bazterkeria egoerak, eta gure derrigorra da beren eguneroko bizimodua eragozten dieten oztopo horiek guztiak desagerraraztea”. Ez da onargarria, gaineratu du “hirugarren bat izatea gure identitatea auzitan jarriko duena eta erabakimen askea ukatuko duena”. Lege Proposamena, irakurketa bakarreko prozedura bidez izapidetuko da eta jasotzen du transexualitatea soilik ezagutu ahal dela pertsonak askatasun osoz esango duenaren arabera eta identitate sexualarekin gertatzen den bezala, ez dago diagnostikatzerik. Ez da gaixotasun bat, trastorno bat edo anomalia bat, baizik eta gizakiaren aniztasunaren alderdi bat.

Iturratek gogora ekarri du lege aldarazpen hau izan dela transexualen eskubideen alde borrokatzen diren elkarte eta gizataldeek luzaro egin duten aldarrikapena. “Eskatzen ari ziren beren egoerak inolako aurreiritzirik gabe hartzea eta gaixotzat jo gabe. Aurkeztu dugun testu hau da elkarte hauekin eman den lankidetzaren ondorioa. Eskutik joan gara eta geroan ere elkarlanean jarraituko dugu, borrokaldi hau oraindik ez dugulako irabazi. Aniztasuna gero eta gehiago errespetatuko duen Euskadi eraiki behar dugu, pertsona guztientzako eskubide guztiak aitortuko dituena. Beharrizan bat da eta baita botere publiko guztien betebeharra ere”.