Prentsa Aretoa
2019/03/13
EAJ-PNVk espetxe eredu propioa defendatzen du, pertsonen duintasuna errespetatu, espetxeen erabilera murriztu eta birgizarteratzea ahalbidetuko duena
Eskuduntza Euskadira ekartzearekin batera, talde jeltzaleak beharrezko jotzen du euskal erakunde guztien eta hirugarren sektorearen arteko adostasuna bilatzea espetxe sistema “gizalegezkoagoa, berreziketan eraginkorra eta justizia berrezartzailea printzipiotzat izango duena”
Espetxe-ereduari buruzko ebazpenak
PROPUESTAS DE RESOLUCIóN - 2019/03/13
Joseba Zorrillak, EAJ-PNVren legebiltzar taldeko legebiltzarkideak, espetxeak kudeatzeko sistema propioa diseinatzeko beharra aldeztu du “non espetxean dauden pertsonen duintasuna eta oinarrizko eskubideak bermatuko diren, berreziketa eta birgizarteratze helburuak bermatuko diren eta askatasunik ezaren alternatibak aldeztuko diren”. Eredu hau, gaineratu du, espetxeen kudeaketaren transferentzia jasotakoan adostu beharko dugu erakunde guztiekin eta hirugarren sektorearekin. “Euskadin ezarri beharko den zigor sistema ez da izango gaur hemen erabakiko duguna. Prozesu konplexu baten ondorioa izango da eta prozesu horretan parte hartuko dute erakunde guztiek eta espetxeratuta dauden pertsona guztiekin lan egiten duten eragile sozial guztiek”, esan du. Zorrillak erakundeek eta elkarteek egiten duten lana balioetsi du “arduratuta eta lanpetuta baitaude espetxean dauden pertsonei laguntzera eta berrezteko eta birgizarteratzeko helburuak betetzera begira”.
Euskadin behar dugun espetxe ereduaren inguruan gaur Eusko Legebiltzarrean egiten ari den eztabaida monografikoan, Zorrillak berriz ere eskatu du espetxeen kudeaketareneskuduntza Euskadiko erakundeen ardurapean uztea, Gernikako Estatutua lege organikoa betez. “Eskuduntza behar dugu eredu gizalegezkoagoa garatzeko, pertsonen duintasunean eta giza eskubideen errespetuan oinarrituta, askatasunik gabe bizitzeak ez duelako esan nahi beren eskubideak eta askatasunak murriztu behar direnik”. Ordezkari jeltzaleak aipamen berezia egin du preso dauden emakumeak sufritzen ari diren desberdintasunaz eta diskriminazioaz, eta espetxe sistemaren esparru guztietan genero ikuspegia lantzearen aldeko agertu da. Biktimei dagokienez, talde jeltzaleak justizia berrezartzailearen mekanismoak aplikatzea proposatzen du, biktimari eragin zaion kaltea erreparatzeko. Zigortzera hain bideratuta egongo ez den justizia sistema alternatiboa planteatzen da biktima eta bere beharrak helburu izanik eta ekuazioan elkarrizketa sartuz. Norvegia izan daiteke Euskadiren eredua transferentzia hau gauzatzen denean, beren espetxe sistemak kriminalitate eta berrerortze tasak murriztea ekarri duelako. “Argudioa sinplea da: gizakitzat har itzazu eta gizaki gisa jardungo dute” .
Hitz egiteko izan duen tartean, EAJ-PNVren legebiltzarkideak berretsi du Euskadirentzako nahi dugun ereduan espetxeak salbuespen izan beharko lukeela, delitu larrienen kasuan, eta ez araua, orain den bezala. “Espetxearen erabilera murriztea aldezten dugu eta zigor alternatiboak planteatzen ditugu helburu ditugun berreziketara eta birgizarteratzera begira”. Zigor arloko justiziak, amaitu du Zorrillak, justizia prebentiboagoa eta ez hain errepresiboa izan behar du”, eraginkorragoa izango litzatekeelako eta ez lukeelako horren koste handia ekarriko.
Nabarmenak...
Eusko Legebiltzarra
2024/11/21
Eusko Legebiltzarra
2024/11/14
Eusko Legebiltzarra
2024/10/31
Eusko Legebiltzarra
2024/10/24
Eusko Legebiltzarra
2024/10/17
Berri ikusiagoak...
Eusko Legebiltzarra
2024/06/20
Eusko Legebiltzarra
2024/05/14
Eusko Legebiltzarra
2023/08/01
Eusko Legebiltzarra
2024/06/20
Eusko Legebiltzarra
2024/02/15