Prentsa Aretoa
2019/02/21
Unai Grajales: “Energia-iraunkortasunari buruzko legea berebizikoa izango da energiaren eredu berrirako trantsizioari ekiteko”
Eusko Legebiltzarrak PPren abstentzio bakarrarekin onetsi du hiritargo osoaren ongizaterako “giltza” izango den legea, onurak ekarriko dituelako ekonomian,gizartean eta ingurumenean. Gobernua babesten duten taldeek adostasun zabalak lortzeko erakutsi duten gaitasuna balioetsi du Grajalesek
Eusko Legebiltzarraren Osokoak oniritzia eman dio Energia-Iraunkortasunari buruzko legeari, zeinen bidez Herri Administrazioek eta sektore pribatuko hainbat esparruk energiaren erabilera efizientea, energia aurreztea eta energia berriztagarrien ezarpena bultzatuko duten. Unai Grajales legebiltzarkide jeltzaleak aldarrikatu duenez lege marko hau “berebizikoa da, Herri gisa, berandutu gabe energiaren eredu berri baterako hasi behar dugun trantsizio prozesuan”. Energiaren aldeko Ituna da,gaineratu du, derrigorrezko dugun trantsizio hori egin dezagun eta klima aldaketaren kontrako borrokarako ezarri diren helburuak lor ditzagun. Euskadik energia fosilekiko mendekotasun handia dauka eta hortik dator jokamoldeak eta kontsumitzeko erak aldatzeko erronkari ekin beharra, gure bizimoduan energia berriztagarriak txertatzera begira. “Iraultza honek exijitzen du erakundeen, enpresen, eragile ekonomiko eta sozialen inplikazioa eta baita gizarte osoarena ere bai”. Administrazioa, gaineratu du, eredugarria izango da. “Administrazio Orokorrari, Aldundiei eta Udalei ataza gogor bezain erakargarria egitea dagokie. Baina herri administrazioak ez ditugu bakarrik utziko. Tresna finantzario bat sortuko da 100 milioi eurotik gorakoa, eta horrekin bideratuko dira lege horretatik eratorriko diren inbertsioak”.
Legeak hainbat helburu ezartzen ditu. Besteak beste, euskal administrazio publikoek %30 gutxitu beharko dutela beren energia-kontsumoa 2030rako. Urte bererako, administrazio bakoitzaren kontsumoaren gutxienez %32 eraikinetan bertan dauden energia aprobetxatzeko instalazioetatik etorri beharko da. Era berean, 2020tik aurrera, erosiko dituzten ibilgailu guzti-guztiek erregai alternatiboak erabili beharko dituzte.
AKORDIO ZABALA
Lege hau Ganberako talde guztiek babestu dute, PP izan ezik, azken honek abstentzioa bozkatu duelako. Akordio zabala izan da eta ordezkari jeltzaleak azpimarratu duenez: “Gaur da halako egun berezi bat, politikagintza handi bihurtu duelako. Erakutsi egin dugu Eusko Jaurlaritza babesten dugun taldeok akordio zabalak ixteko gaitasuna dugula, elkarrizketan eta erantzukizunean oinarrituta”
Nabarmenak...
Eusko Legebiltzarra
2024/11/21
Eusko Legebiltzarra
2024/11/14
Eusko Legebiltzarra
2024/10/31
Eusko Legebiltzarra
2024/10/24
Eusko Legebiltzarra
2024/10/17
Berri ikusiagoak...
Eusko Legebiltzarra
2024/06/20
Eusko Legebiltzarra
2024/05/14
Eusko Legebiltzarra
2023/08/01
Eusko Legebiltzarra
2024/06/20
Eusko Legebiltzarra
2024/02/15