Prentsa Aretoa
2017/11/23
Arrizabalaga: “Indarkeria matxistak desagertzeko, beharrezkoa da pertsona guztien inplikazioa eta partehartzea berdintasun-politiketan”
Legebiltzarkide jeltzaleak nabarmendu du erakundeek ardura handia dutela berdintasun-politikak sustatzeko orduan, baina uste du ez direla zeregin horren arduradun bakarrak. Hori dela eta, “pertsona guztiek parte hartu eta lagundu behar dute berdintasunean eta indarkeria matxisten desagertzean”, esan du
“Gure gizartean sustraitutako zenbait uste ezin dira legez eraldatu. Baloreak aldatzea eta transformazio soziala legeen garrantzitik haratago doaz, nahiz eta legeak beharrezkoak izateaz gain, tresna garrantzitsua ere badiren aldaketa legitimatzen jarraitzeko”, esan du Arrizabalagak, gaur, ostegunarekin, Legebiltzarrean izan duen hitzartzean. Bertan, Eusko Legebiltzarrak EAJ-PNVren, PSE-EEren eta PPren zuzenketa onetsi du.
Ordezkari jeltzaleak nabarmendu du Eusko Jaurlaritzak konpromisoak hartu zituela legealdiko lehen egunetik. Adibidez, berdintasuna bultzatzea laneko eremuan, emakumeenganako indarkeria errotik ateratzea, edo berdintasuna bultzatzea garapen iraunkorrerako funtsezko ardatz gisa. “Eusko Jaurlaritzaren politikak lerrokatuta daude Nazio Batuek ezarritako 2030erako Garapen Iraunkorrerako Helburuekin, eta Euskadi bosgarren postuan dago Europako Genero Berdintasuneko Indizean, Batasuneko 24 estatu atzean utzita, aurretik Suedia, Finlandia, Danimarka eta Herbeherak baino ez dituela. Eusko Jaurlaritzaren helburua da Europako berdintasun indizeko laugarren postua lortzea. Eustaten 2016ko azterketa baten arabera, Euskadi Europar bataz bestekoaren oso gainetik zegoen berdintasunari dagokionez. Uste dugu honek guztiak erakusten duela politika publikoek fruituak ematen dituztela –Berdintasunaren Euskal Legea, hala nola Emakunderen bitartezko inplementazio-planak-. Hori dela eta, daukagun erronka da are gehiago bizkortzea, premiaz, benetako berdintasunerako prozesua”, esan du.
Arrizabalagak argi utzi nahi izan du autokonplazentziarako tarterik ez dagoela, ez erakundeentzat, ez euskal gizartearentzat. “Ahalegina ez da nahikoa izango, edonolako indarkeria jasaten duen emakume bakar bat baldin badago. Berdintasunaren alde lanean jarraitzeko akuilu izan behar da”.
Horrekin batera, Arrizabalagak azaldu duenez, Euskadik aurrera egiten dihardu berdintasuneko politika publikoetan erakutsitako autoexijentziaz eta etengabeko hobekuntzaz. Baina, hala ere, hobetu ahal izateko, ebaluatu beharra dago. “Ebaluatu, lehen eskutik ezagutzeko politika publikoen ondorioak, eta zuzendu ahal izateko, hobetzeko. Ebaluatzea, herritarrei ahotsa emateko eta beren partehartze soziala bultzatzeko. Ebaluazioa partehartze- eta gardentasun-tresna da, Gobernu Onaren aldeko tresna. Pausuek sendoak behar dute izan. Hala lortu dugu Euskadi arlo askotan lehena izatea”, amaitu du Arrizabalagak.
Nabarmenak...
Eusko Legebiltzarra
2024/11/21
Eusko Legebiltzarra
2024/11/14
Eusko Legebiltzarra
2024/10/31
Eusko Legebiltzarra
2024/10/24
Eusko Legebiltzarra
2024/10/17
Berri ikusiagoak...
Eusko Legebiltzarra
2024/06/20
Eusko Legebiltzarra
2024/05/14
Eusko Legebiltzarra
2023/08/01
Eusko Legebiltzarra
2024/06/20
Eusko Legebiltzarra
2024/02/15