Prentsa Aretoa

2017/03/14

Aiartza: “ Bada amiantoaren biktimekin justizia egiteko garaia, eta Gorte Nagusiek Eusko Legebiltzarrak aho batez egin duen erreklamazioa entzun beharko dute"

Legebiltzarraren ordezkariek, hauen artean Jon Aiartza jeltzaleak, urteetan amiantoaren eraginpean egon diren pertsonei kalte ordaina emateko funtsa sortzeko onartu den Lege Proposamena Kongresuan erroldatu dute

rss Ezagutzera eman
Aiartza: “ Bada  amiantoaren biktimekin justizia egiteko garaia, eta Gorte Nagusiek Eusko Legebiltzarrak aho batez egin duen erreklamazioa entzun beharko dute

ARGAZKIA JAITSI

Gasteizko Ganberako talde guztietako ordezkariak Diputatuen Kongresura joan dira asteazken honetan, beren lan bizitzan amiantoarekin kontaktuan egon diren pertsona guztiei kalte ordaina ordaintzeko funtsa sortzea eskatzeko prestatu den Lege Proposamena erregistroan aurkezteko. Substantzia hau oso toxikoa da eta sintomak  50 urte beranduago has daitezke agertzen. Jon Aiartza legebiltzarkide jeltzalea Madrilera bidaiatu da eta Estatuak funts hau sortzeko prozesuan daraman atzerapen justifika ezina salatu du. “Duela 14 urtetik hona substantzia hau debekatuta dago,baina milaka izan dira hamarkadatan amiantoaren eraginpean egon diren langileak. Zorra ordaintzeko eta bidegabekeria hau zuzentzeko unea heldu da”. Aiartzak Madrili eskatzen dio baliabide propioak bidera ditzala "beren osasunarekin ordaintzeaz gain, epaitegietan benetako oinazealdia pairatzen duten pertsona errugabeentzat".

Ordezkari jeltzaleak konfiantza du eta espero du "oraingoan bai lortzea" Espainiako Gobernuak izapidera onartzea Eusko Legebiltzarrak iragan otsailaren 9an aho batez onartu zuen lege proposamena. Aiartzak gogora ekarri du hauxe ez dela Euskadiko Legebiltzarrak egin duen lehen saiakera, Madrilek funtsa hau aktibatzea lortzeko . “Iazko maiatzean antzeko ekimena onartu genuen,baina Kongresuko Mahaiak izapidera ez onartzea erabaki zuen  proposamena onartzearekin batera aurrekontu gastuen kapitulua aldaraztea ekarriko  lukeela arrazoituz. Oraingo honetan testu hori zuzendu dugu beto hori saiheste aldera ”.

Euskal legebiltzarkideek Beheko Ganberako erregistroan aurkeztu duten proposamen legegilea egiteko aintzat hartu diren ereduak izan dira Frantzian esparru honetan garatu diren politika konpensatzaileak. "Idazkera oso eta xehatuaren bidez saihetsi nahi dugu amiantoaren biktimek eta beren familiek zigor bikoitza sufritzea. Berandu gabiltza inguruko herrialdeetan eginikoarekin alderatzen badugu,baina ezin ditugu atzerapen gehiago onartu. Euskadin aho bateko akordioa lortu badugu, pentsatzen dugu Madrilen ere egingarri izan behar duela. Zor bat daukagu  amiantoaren biktimekin eta, berandu bada ere, hauxe da zor ordaintzeko unea. Madrilera goaz Gorte Nagusiei ekimen hau onartzea eskatzeko. Horrela baino ez dugu justizia egitea lortuko" .