Prentsa Aretoa
2016/03/16
Latxaga: “Larrialdiak Kudeatzeko Legea izango denaren babes zabala albiste ona da, eta erakusten du elkar-ulertzea posiblea eta beharrezkoa dela”
Larrialdiak Kudeatzeko Legea Aldatzeko Lege proiektua aztertzen duen Ponentziak bere lanak amaitu ditu. Legebiltzar-taldeen artean kontsentsu handia izan da irizpena onartzeko orduan.
David Latxagak EAJ-PNVko legebiltzarkideak nabarmendu egin du legebiltzar-taldeen akordioak duen balioa. Akordio hori Larrialdien Lege Proiektua aztertzen duen Ponentzian lortu da. “Arau berri horren inguruan Ganberan lortutako adostasun-mailak erakusten du hemen, desberdinen arteko elkarrizketa posiblea eta beharrezkoa dela”. Ildo horretan, ordezkari jeltzaleak azpimarratu duenez, akordioa “onuragarria izango da euskal herritarrentzat”. Legea hobetu egin da talde guztien borondateari esker, eta alderdi guztien zuzenketak jasoko ditu. “Guztiekin adostu dugu, eta horrek araua aberasten du”.
Hitzartutako testuak eguneratu egiten du larrialdien eta babes zibilaren euskal sistema osoa, eta osoko ikuspegia ematen dio. Horrek ahalbidetuko du larrialdiek izan beharreko aurreikuspen eta erantzun egokia eskaintzea. Langileen formakuntza indartzen da eta egungo legeen hainbat hutsune betetzen dira. “Geneukan araua 1996koa zen. Ordutik igaro diren 20 urteotan, aurrerapen asko egon dira, larrialdien kudeaketa hobea ahalbidetzen dutenak”. Arau berriak aurrerabide horiek jasotzen ditu, eta aurrera jotzen du erakundeek horrelako arrisku-egoeran eman dezaketen erantzunean. Ondorioz, sendotu egiten ditu larrialdietarako aurreikuspen- eta prebentzio-mekanismoak, alerta-sarea arautzen du eta zerbitzu meteorologikoak babes zibilarekin lotzen ditu. Gainera, enpresen autobabeserako betebeharrak jasotzen ditu, eta baita Euskadiko Larrialdiak Koordinatzeko Guneen funtzioak eguneratu ere. David Latxagak nabarmendu egin du larrialdi-deiak eta –gertaerak artatzeko eta kudeatzeko gune horiek egiten duten lan eskerga. “Zerbitzu hau klabea da larrialdietarako sistema publikoaren baitan. 112 telefonoak, 2015ean, ia milioi bat dei eta 200.000 gertakari jaso zituen. Legeak aitortu egingo du ezinbesteko lan hori”. Horrela, sariak ematea aurreikusten da, bai larrialdietan parte hartzen duten langileentzat bai horrelako egoeretan laguntzen duten herritarrentzat. Larrialdi-operatiboak koordinatzen lan egiten dutenen autoritatea indartze aldera, autoritate-agente izaera hartuko dute.
Erreformak isun-erregimena ere badauka, 600.000 eurotara iritsi daitezkeen isunak jasota. “Zigortu egingo dira 112 telefonoa gaizki erabiltzen diren jarrerak. Larrialdi-abisu faltsuek, babes zibileko baliabideak mugiaraztea baldin badakarte, falta oso larritzat joko da”, ohartarazi du Latxagak.
Taldeen arteko negoziaketen ondorioz, testuak hainbat berritasun jasotzen ditu. Adibidez, “antolakuntza-egitura publiko profesionala egotea”, berak egin ditzan Eusko Jaurlaritzari eta babes zibilerako, larrialdi arruntetarako eta hainbat biktimadun gertaeretarako egoeretan interbentzioa koordinatzeko eta babesteko eskumena duen Departamentuari dagozkion lanak. Halaber, bolondresen elkarteek osatutako zerbitzu profesionalentzako babes-sareak sustatzeko neurriak aurreikusten dira. Partaideek, Latxagak adierazi duenez, “elkarlanean jardungo dira larrialdi-arretarako lanetan, baina ez dituzte zerbitzu profesionalak ordezkatuko, eta aurretiaz ezarritako gutxieneko formakuntza izan beharko dute”. Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademia –Arkaute- izango da larrialdien arretarako eta babes zibilerako euskal sistema osatzen duten guztien formakuntza eta prestakuntza gunea.
Ponentziak urritik hona aztertu du Lege Proiektua, eta dagoeneko prest dauka txostena, datorren martxoaren 22an onetsiko dena, Erakunde eta Segurtasun Batzordean. Gero Osoko Bilkurak berretsiko du behin betiko.
Nabarmenak...
Eusko Legebiltzarra
2024/11/21
Eusko Legebiltzarra
2024/11/14
Eusko Legebiltzarra
2024/10/31
Eusko Legebiltzarra
2024/10/24
Eusko Legebiltzarra
2024/10/17
Berri ikusiagoak...
Eusko Legebiltzarra
2024/06/20
Eusko Legebiltzarra
2024/05/14
Eusko Legebiltzarra
2023/08/01
Eusko Legebiltzarra
2024/06/20
Eusko Legebiltzarra
2024/02/15