Prentsa Aretoa
2015/01/19
Espainiako gobernuaren “jarrera arduragabea” salatu du Egibarrek, eta ETAri eskatu dio armagabetze argi eta egiaztagarria egin dezala
GBBko presidente eta EAJ Legebiltzar Taldeko bozeramaileak, Joseba Egibarrek, kritikatu egin ditu Espainiako Gobernuaren eta ETAren jarrera, euren erantzukizunak bere gain ez hartu, eta iraganeko jarrerei eusten dietelako. Estrategia horiek bake eta elkarbizitzarako eszenatokia eraikitzea oztopatzen dutela ohartarazi du.
Adierazpen hauek Legebiltzarreko Diputazio Iraunkorrean egin ditu Egibarrek, iragan astean abokatuen aurka burutu zen operazioaren eztabaidaren baitan. Diputazio Iraunkorra deitzeko ekimena EH Bilduk egin zuen, baina, azkenean, EAJren osoko zuzenketa onartu da koalizioaren babesari esker. Zuzenketa horretan aurreko asteko poliziaren jarduera salatu dute, eta oraina oztopatzen duen iraganeko estrategiak baztertzeko deia egin dute.
Egibarrek aditzera eman duenez, bakegintzarako prozesua “blokeatuta” dago ETAk eta Madrilgo Gobernuak daukaten jarrerengatik. Alde batetik, ETAk armagabetzen jarraitzen du indarkeria utzi zuenetik hiru urte eta erdi pasa ondoren. Bestalde, Espainiako Gobernuak, ETAren iragarpena baieztatu ezean, polizia-operazioak egiten jarraitzen du “dena ETA da” leloa oinarri hartuta. Ildo horretan, Rajoyren Gobernuaren “koldarkeri politikoa” salatu du, biktimen elkarte batzuen presioa dela eta, ez duelako pausorik ematen salbuespeneko legedia baztertzeko, eta entzungor egiten diolako Europak agindukoari, hau da, nahiago duela zigorren aplikazioa ez zuzendu eta Estrasburgo izan dadila etorkizunean hori egitea agintzen diona.
Bi aldeei eskatu die bakoitzak dituen ardurak onartu eta bakea lortzeko eman behar diren aurrerapausoak emateko, euskal gizarteak hala eskatzen duelako.
Eskaera hauek guztiak Diputazio Iraunkorrak onartu duen ekimenean jasotzen dira. Lau puntu ditu testuak: Lehenengoan, salatu egiten da Espainiako Gobernuak bultzatzen duen estrategia politiko-judiziala, ETAk indarkeria utzi eta hiru urtetara, erabaki hori egiaztatu beharrean, jarduera polizialekin jarraitzen duelako “dena ETA da” printzipio salatzailea oinarri hartuta.
Bigarren puntuan, berretsi egiten du salbuespeneko legalitatearen aurka dagoela, eta oso larria dela 04/08 sumarioa bezalako epaiketekin jarraitzea. Gainera, epaiketaren hasiera atxiloketekin denboran bat egin nahi izan dela salatzen da.
Horrez gain, Eusko Legebiltzarrak Espainiako Gobernuaren “arduragabekeria” salatu du, epaile eta magistratuei presioa eginez, atzeratu nahi duelako Europako Batasuneko Kontseiluaren 675/2008 erabaki markoaren aplikazioaren transposizioa. Honako erabaki honek zehaztu egiten du Batasuneko gainerako estatuek emititzen dituzten epaiak nola baloratu eta zigorrak nola zenbatu.
Azkenik, berretsi egiten du bere konpromisoa guztion artean eraikitzeko bake eta bizikidetzan oinarritutako etorkizuna, zeinetan bakoitzak onartuko duen gure Herrian gertatu diren giza eskubideen urraketetan izan duen ardura maila, eta alboratuko dituen aurrera egitea oztopatzen duten iraganeko estrategiak, jarrerak eta jokabideak, euskal gizarteak eskatzen duen norabidean”.
Nabarmenak...
Eusko Legebiltzarra
2024/11/21
Eusko Legebiltzarra
2024/11/14
Eusko Legebiltzarra
2024/10/31
Eusko Legebiltzarra
2024/10/24
Eusko Legebiltzarra
2024/10/17
Berri ikusiagoak...
Eusko Legebiltzarra
2024/06/20
Eusko Legebiltzarra
2024/05/14
Eusko Legebiltzarra
2023/08/01
Eusko Legebiltzarra
2024/06/20
Eusko Legebiltzarra
2024/02/15