Berriak

Eusko Legebiltzarra

2021/03/04

Legebiltzarrak EAJ-PNVren eta PSE-EEren lege-proposamena tramitatu du, kirolaren jardun profesionala arautzeko

"Kirol-jarduera egiten dutenen osasuna eta segurtasuna bermatzea da helburua, eta orain arte umezurtz geratu den erregulazio-eremua profesionalizatzea", esan du Rakel Molina legebiltzarkideak, ekimenaren defentsan

Eusko Legebiltzarra

2021/03/04

EAJ-PNVk ziberjazarpenaren aurrean haurren babesa indartzea eskatu du, identifikatzen zaila den arazo larria

"Ingurune babestu batetik egiten da, anonimotasunean ezkutatzen da eta ez dago kontaktu zuzenik biktimarekin. Ezaugarri horiek direla eta, beharrezkoa da ikastetxeetan egiten den lana areagotzea, batez ere eskolak aurrez aurre ematen ez diren aldietan", argudiatu du Leixuri Arrizabalagak

Eusko Legebiltzarra

2021/03/04

EAJ-PNVk txalotu egin du Eusko Jaurlaritzaren gizarte-ekonomiaren plan estrategikoari dagokionez Legebiltzarrak emandako aho bateko babesa

"Gure interesa ekonomia soziala bultzatzen jarraitzea da, euskal ekonomiaren zutabe bat dela uste dugulako. Gure helburu nagusia kalitatezko enplegua sortzea da, eta horretarako elementu sozial bat ekonomia soziala da", azpimarratu du Jon Aiartza legebiltzarkideak

Eusko Legebiltzarra

2021/02/26

EAJk bat egin du Saharako Errepublika Arabiar Demokratikoaren aldarrikapenaren 45. urteurrenaren ospakizunarekin eta autodeterminazio eskubidea aldarrikatu du

Leixuri Arrizabalaga legebiltzarkide jeltzaleak paper "aktiboagoa" eskatu dio Nazioarteko Erkidegoari Mendebaldeko Saharan bizi den gatazkaren konponbide justuan eta behin betikoan. "Nazioarteko akordioak ezin dira paper bustiak izan, eta NBEren ebazpenak aintzat hartu behar dira, Giza Eskubideen ezegonkortasuna eta narriadura gero eta handiagoak direlako", esan du

Eusko Legebiltzarra

2021/02/25

EAJ-PNVk Eusko Jaurlaritzaren lan eskerga babestu du, martxoan espetxeen transferentzia Euskadira iristea lortzeko

Jeltzaleek ziurtatu dutenez, "Ez dute atsedenik hartuko" eskumen guztiak gauzatu arte, eta Miquel Iceta Sanchezen Gobernura iristeak negoziazio prozesuari bultzada argia ematea espero dute. "Albiste bikaina izango litzateke Icetarekin Gernikako Estatutua betetzea. Gobernu honen eta talde honen konpromisoa irmoa da", esan du Laura Perez Borinaga legebiltzarkideak

Eusko Legebiltzarra

2021/02/18

EAJ-PNVk nabarmendu du Eusko Jaurlaritza Euskadiko jokoaren araudia aldatzen ari dela, sektore hori antolatzen jarraitzeko

Estibaliz Larrauri legebiltzarkide jeltzaleak Euskadiren errealitatearekin bat ez datozen usteetan edo pertzepzioetan ez oinarritzea eskatu du, eta prozedurarik egokiena erabiltzearen alde egin du: plangintza eta arauzko bidea

Eusko Legebiltzarra

2021/02/18

Eusko Legebiltzarra

2021/02/11

EAJ-PNVk Jaurlaritzaren "aurrekonturik sozialenak eta murrizketarik gabekoak" azpimarratu ditu, "pertsonak ardatz nagusi" direla nabarmenduz

Itxaso Berrojalbiz legebiltzarkide jeltzaleak azpimarratu duenez, 12.442 milioi euroko aurrekontuek, 2020koak baino %7,1 gastu erreal handiagokoek; krisi sanitario, sozial eta ekonomikoari aurre egitea dute helburu, eta politika hedakorraren aldeko apustua egiten dute

Eusko Legebiltzarra

2021/01/29

EH Bilduk esparru desberdinetan erabiltzen duen "estrategia okerra" salatu du EAJ-PNVk

Joseba Egibar bozeramaile jeltzalearen ustez, erabat okerra da eh Bilduren estrategia, hau da, Eusko Jaurlaritza "mugiezina" dela erakustea, higatzeko helburu bakarrarekin. "Ez da ideologia, estrategia da"

Eusko Legebiltzarra

2021/01/15

EAJ-PNVk eta PSE-EEk Manu Lezertua proposatu dute Arartekoa izateko

Alderdi jeltzaleak eta sozialistak nabarmendu dute Lezertuaren kudeaketa Legebiltzarreko talde guztiek aitortu eta baloratu dutela 2015ean Arartekoa hautatu zutenetik

Eusko Legebiltzarra

2020/12/29

Jaurlaritzak Euskadiko ingurumen- eta natura-proiektuei emandako bultzada nabarmendu du EAJ-PNVk

Arantxa Tapia sailburuak Ingurumen Administrazioaren eta Euskadiko Natura Ondarearen Kontserbazio Legearen proiektuak aurkeztu ditu Eusko Legebiltzarrean. "Gobernu honek euskal ingurumena eta natura babesteko lanean jarraitzeko egin duen apustu garbia da"

Eusko Legebiltzarra

2020/12/21

EAJ-PNVk aurrekontuak adosteko borondatearekin negoziatzeko deia egin dio oposizioari, "Elkarguneak eta hobetzeko tartea daudelako"

Itxaso Berrojalbiz legebiltzarkide jeltzalearen ustez, Eusko Jaurlaritzaren proiektuak susperraldi ekonomikoa eta enplegua sustatuko ditu eta politika publiko guztiak indartuko ditu. "Atzerapausorik eta murrizketarik gabe, inbertsio eta gastu gehiagorekin baizik. Aurrekontu ausartak dira bizitzea egokitzen zaigun unerako"