Prentsa Aretoa

2021/02/18

Eusko Legebiltzarrak Manu Lezertua berriz Ararteko hautatu du

Lezertua, lehen aldiz, 2015ean izendatu zuten

rss Ezagutzera eman
Eusko Legebiltzarrak Manu Lezertua berriz Ararteko hautatu du

ARGAZKIA JAITSI

Manu Lezertua legelariak Arartekoaren buru izaten jarraituko du, ostegun honetan Eusko Legebiltzarrak kargurako aukeratu ostean.

Lezertua, lehen aldiz 2015ean izendatu zutena, 1957an Bilbon jaiotako legelaria da, 1983tik 1985era Jaurlaritzaren abokatua izan zen eta 30 urte baino gehiago daramatza Europako Giza Eskubideen Auzitegiko letradu gisa lanean.

Gainera, 1992 eta 1994 artean, Konstituzio Auzitegiko letradua izan zen, eta babes-errekurtsoen tratamenduarekin lotutako lanak egin zituen, Konstituzioak eta Giza Eskubideen Europako jurisprudentziak babestutako oinarrizko eskubide eta askatasunak urratzeagatik.