Prentsa Aretoa
2021/03/04
EAJ-PNVk txalotu egin du Eusko Jaurlaritzaren gizarte-ekonomiaren plan estrategikoari dagokionez Legebiltzarrak emandako aho bateko babesa
"Gure interesa ekonomia soziala bultzatzen jarraitzea da, euskal ekonomiaren zutabe bat dela uste dugulako. Gure helburu nagusia kalitatezko enplegua sortzea da, eta horretarako elementu sozial bat ekonomia soziala da", azpimarratu du Jon Aiartza legebiltzarkideak
Gizarte-ekonomiaren plan estrategikoa aurrera egiteko jarduketei buruzko emendakina
ENMIENDA - ENMENDAKINA - 2021/03/04
Eusko Legebiltzarraren Osoko Bilkurak aho batez onartu du Eusko Jaurlaritzak bultzatutako Gizarte Ekonomiaren Plan Estrategikoa egiteko prozesuarekin jarraitzea, sailen arteko zeharkakotasunetik eta sektorearen parte-hartzearekin. Akordio hori EAJ-PNVk babestu eta txalotu du, izan ere, Jon Aiartza legebiltzarkide jeltzaleak nabarmendu duenez, ekonomia soziala "Euskal ekonomiaren zutabe oso garrantzitsua da, batez ere gaur egun bizi ditugun garai berezietan".
Halaber, Aiartzak adierazi du Urkulluren Gobernuak legegintzaldi honetarako ezarritako helburu nagusietako bat "kalitatezko enplegua" sortzea dela, eta horretarako, funtsezkoa dela ekonomia sozialeko plan estrategiko batek eman dezakeen laguntza. "Eztabaida aberasgarri batean batzeko konpromisoa hartzen dugu, gure helburu nagusia kalitatezko enplegua eta lan duina delako, eta, zentzu horretan, estrategia hori funtsezko pieza da", azpimarratu du.
Horrela, ordezkari jeltzaleak legegintzaldi honetarako Gobernu Programaren edukiari buruz hitz egin du. Programa horretan hainbat konpromiso jasotzen dira, hala nola: Euskadiko Kooperatiben Legea garatzea; gizarte-ekonomiako enpresak garatzen laguntzea, haien dimentsioa erraztuz eta bazkide berriak sartuz, eta haien arteko asoziazionismoa sustatuz; enpresa-kudeaketa eta -plangintza hobetzen laguntzea, gobernu onaren eta erantzukizun sozial korporatiboaren prestakuntza eta sustapena; eta berrikuntza-proiektuak sustatzea. "Horrek guztiak berretsi besterik ez du egiten plan estrategiko honetan Eusko Jaurlaritzak alderdi 'garrantzitsu' guztiak landu dituela, baina baita 'premiazkoak' ere, eta horren erakusgarri dira 2020an egindako ekintza zehatz guztiak", amaitu du Aiartzak.
Nabarmenak...
Eusko Legebiltzarra
2024/11/21
Eusko Legebiltzarra
2024/11/14
Eusko Legebiltzarra
2024/10/31
Eusko Legebiltzarra
2024/10/24
Eusko Legebiltzarra
2024/10/17
Berri ikusiagoak...
Eusko Legebiltzarra
2024/06/20
Eusko Legebiltzarra
2024/05/14
Eusko Legebiltzarra
2023/08/01
Eusko Legebiltzarra
2024/06/20
Eusko Legebiltzarra
2024/02/15