Berriak

BERRIA

2014/01/14

Egibarrek arduragabe jokatzea leporatu dio Madrilgo gobernuari espetxe politika berri bat bultzatu ez izanagatik

EAJ Legebiltzar Taldeko bozeramaileak ETAri armak entregatu eta erakundea desegitea exijitu dio.

BERRIA

2014/01/11

Egibar: "Auzitegi Nazionalari argi eta garbi Stop esan behar zitzaion"

EAJko legebiltzar taldeko bozeramaileak azaldu duenez, Euzko Alderdi Jeltzaleak Bilboko manifestazio ixila deitu du 'erantzukizunez jokatu' duelako; eta, gainera, ETAk armak utzi ostean, garai berri honetan 'Bakea eta Bizikidetza sendotu' behar direlako.

BERRIA

2014/01/10

EAJk deialdia luzatzen die bere alderdikide eta alderdizaleei Bilboko manifestazioan parte har dezaten

EAJ-PNVk deialdia luzatzen die bere alderdikide eta alderdizaleei larunbatean Bilbon, La Casilla plazaren aurretik irtengo den eta 18:00etatik aurrera burutuko den manifestaldi isilean parte har dezaten. Manifestadia “Giza eskubideak. Konponbidea. Bakea” lelopean burutuko da.

BERRIA

2014/01/08

EAJren komunikatua ETAko presoen abokatuak atxilotu eta gero

Guardia Zibilak gaur arratsaldean Euskadin burutu dituen atxiloketen kariaz, EAJ-PNVk publikoki adierazi nahi du poliziaren eragiketa hau gertatu den egoera eta uneagatik eragiten dion kezka.

BERRIA

2014/01/05

"Las estrategias de PNV e izquierda abertzale no son compatibles de la noche a la mañana tras 35 años"

Joseba Egibar (Andoain, 1959) aborda los nuevos escenarios de la pacificación y el autogobierno tras el comunicado del EPPK, así como la pugna con EH Bildu en Gipuzkoa, con la desanexión de Igeldo aprobada por decreto por la Diputación Foral como foco central. (Entrevista Grupo Noticias)

BERRIA

2014/01/01

“Itxaropen konprometitua eta adostasuna ezinbestekoak izango dira gure herriak dituen erronkak lortzeko”

GBBko presidente eta EAJ Legebiltzar Taldeko bozeramaile den Joseba Egibar komunikabideen aurrean agertu da Iñigo Urkullu lehendakariaren urte amaierako hitzaldia baloratu eta helarazitako mezuaren bi hitz garrantzitsuenen esanahia azpimarratzeko: itxaropen konprometitua eta adostasunarena.

BERRIA

2013/12/29

“Presoen kolektiboak errealitate ariketa egin du eta orain presoei dagokie aurrerapausuak ematea”

EAJ Legebiltzar taldeko bozeramaile eta GBBko presidente den Joseba Egibarrek begi onez ikusi du atzo presoen kolektiboak ezagutarazi zuen komunikatua “ETAk estrategia armatua utzi zuenetik bi urtetara eta Sortuk bere estatutuak ezagutarazi zituenetik hirura ailegatzen den edukiz betetako errealitate ariketa” dela iruditzen zaiolako.

BERRIA

2013/12/27

Legebiltzarrerako hauteskundeak berriro irabazi egingo lituzke EAJk

Euzko Alderdi Jeltzaleak hauteskundeak irabaziko lituzke gaur, eta Eusko Legebiltzarreko 75 eserlekuen artetik 28 edo 29 lortuko lituzke une honetan. EH Bilduk 22 edo 23 legebiltzarkide lortuko lituzke, PSE-EE alderdiak 12 eta 14 artean, PPk 8 edo 9 eta UPYD alderdiak eserleku bakarra. Oraingo legegintzaldian ordezkaritza duten bost alderdiekin batera Ezker Anitza-IU alderdia egon liteke bi eserlekurekin, Euskobarometroak 2013ko azaroan egin dituen aurreikuspenen arabera.

BERRIA

2013/12/26

Ortuzar: “Beharrizan bat daukagu eta Euskadiren etorkizunerako aukera bihurtu behar dugu"

Andoni Ortuzar EBBko presidenteak eta Joseba Egibar EAJren legebiltzar taldeko bozeramaileak Legez Besteko Proposamena erroldatu dute Legebiltzarrean, "autogobernuaren egungo egoera aztertuko duen Ponentzia berezia eratzeko, Euskal Herriaren borondate politikoaren adierazpen gisa”.

BERRIA

2013/12/21

EAJk hasieratik gauzatuko ditu aurrekontu-akordioak

Joseba Egibar EAJko legebiltzar taldeko bozeramaileak azaldu duenez, Jaurlaritzarentzat oso inportantea de “honelako garrantzi handiko erreminta” izatea, “urtea ziurtasunez hastea ahalbidetzen duelako”.

BERRIA

2013/12/20

EAJ-PNV: 2014ko aurrekontuek egonkortasun ekonomiko eta instituzionala ekarriko dute

2014. urtean, Jaurlaritzak mantendu egingo du bere konpromisoa osasunarekin, hezkuntzarekin, eta gizarte politikekin. Arlo horietan, Estatu espainiarrean, Euskadirena da biztanleko gastu handia duena, Gorospek Legebiltzarrean azaldu duenez, Aurrekontuen azken irizpenari buruzko eztabaidan.

BERRIA

2013/12/19

"Legebiltzarreko ponentzia da lekurik egokiena bakea eta normalizazio politikoa sendotzeko"

Iñigo Iturrate EAJko legebiltzarkideak Eusko Legebiltzarreko gainerako alderdiei eskatu die “aurrera egiteko akordioen bila, eta gizakien guztien gizarte-eskubideen alde egiteko”. "Legebiltzarreko ponentzia 'lekurik egokiena' da bakea eta normalizazio politikoa sendotzeko", esan du.