Prentsa Aretoa
2014/01/14
Egibarrek arduragabe jokatzea leporatu dio Madrilgo gobernuari espetxe politika berri bat bultzatu ez izanagatik
EAJ Legebiltzar Taldeko bozeramaileak ETAri armak entregatu eta erakundea desegitea exijitu dio.
-
Entrevista 2014-01-14 2014/01/14
GBBko presidente eta EAJ Legebiltzar Taldeko bozeramaile den Joseba Egibarrek “arduragabe eta ezer gertatu ez balitz bezala” jokatzea leporatu dio Madrilgo Gobernuari, ETAk bere jarduera amaitu zuela 27 hilabete pasa ondoren. “Ziur dago erakundeak armak uzteko hartutako erabakia behin betikoa dela eta ez du erabakietan arriskatu nahi. Hori arduragabe jokatzea da”, salatu du beste behin ere Rajoyren Gobernuari “espetxe politika berri bat” exijitzeko.
Onda Vascari eskainitako elkarrizketan, gogoratu du egungo espetxe politika terrorismoaren aurkako erreminta bezala diseinatua izan zela, eta, beraz, ETAk bere jarduera amaitutzat eman duen momentu honetan, “salbuespen baldintza hori desargertu beharko litzatekeela presoek norbanako birgizarteratzea modu egokian egin ahal dezaten”.
Egibarrek azaldu du larunbatean ‘Giza eskubideak, bakea, konponbidea’ lemapean Bilboko manifestaldian parte hartu zuten milaka herritarrek mezu zuena helarazi ziotela Madrilgo Gobernuari eta baita bultzada politikoek eraginda mugitzen diren epaileei: “Stop esan zaie. Bide horretatik ez jarraitzeko”. Egibarrek azpimarratu du “norabide anitzeko” mezua izan zela, bakearen alde lan egin nahi duten alderdiei eta ETAri ere zuzendua zihoalako, azken honi “armak entregatu eta erakundea desegitea eskatzeko”.
EAJ Legebiltzar taldeko bozeramailearentzat “harrigarria” da aurreko astean atxilotutako EPPKren mintzakideak ziren zortzi abokatuak espetxera bidaltzea ETAko kideak zirela egotzita, erakundeak bere jarduera utzi zuenetik dagoeneko bi urte igaro direlako.
Gertakizun guzti hauek kontuan hartuta, Egibarrek aurreratu du bere alderdiak Euskadin bakea eta elkarbizitzaren alde “ibilbidea egiten” jarraituko duela. Ildo horretan, Eusko Jaurlaritzak aurkeztutako Bake Plana defendatu du eta gainerako alderdiei arlo honetako gai guztiak Legebiltzarrean eratutako Bake Ponentzian eztabaidatzeko gonbitea luzatu die.
Nabarmenak...
Eusko Legebiltzarra
2024/11/21
Eusko Legebiltzarra
2024/11/14
Eusko Legebiltzarra
2024/10/31
Eusko Legebiltzarra
2024/10/24
Eusko Legebiltzarra
2024/10/17
Berri ikusiagoak...
Eusko Legebiltzarra
2024/06/20
Eusko Legebiltzarra
2024/05/14
Eusko Legebiltzarra
2023/08/01
Eusko Legebiltzarra
2024/06/20
Eusko Legebiltzarra
2024/02/15