Azaroaren 25, Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko eguna

Prentsa Aretoa

2013/12/21

EAJk hasieratik gauzatuko ditu aurrekontu-akordioak

Joseba Egibar EAJko legebiltzar taldeko bozeramaileak azaldu duenez, Jaurlaritzarentzat oso inportantea de “honelako garrantzi handiko erreminta” izatea, “urtea ziurtasunez hastea ahalbidetzen duelako”.

rss Ezagutzera eman
EAJk hasieratik gauzatuko ditu aurrekontu-akordioak

ARGAZKIA JAITSI

Joseba Egibar EAJko legebiltzar taldeko bozeramailearen arabera, EAJk “lehen minututik” gauzatuko ditu aurrekontuen inguruan PSE-EE eta PP alderdiekin lortutako akordioak; izan ere, akordio horiei esker, Eusko Jaurlaritzak 2014 urterako aurrekontuak ahalbidetu dira. Horrez gain, bozeramaile jeltzaleak nabarmendu duenez, EAJren ‘bokazioa’ da akordio horiek “legealdian zehar” islatzea. 

Joseba Egibarrek Radio Euskadiko solasaldi batean azaldu duenez, Jaurlaritzarentzat oso garrantzitsua da “hain garrantzi handiko erreminta” izatea, “urtea ziurtasunez hastea ahalbidetzen duelako”.