Prentsa Aretoa
2013/12/20
EAJ-PNV: 2014ko aurrekontuek egonkortasun ekonomiko eta instituzionala ekarriko dute
2014. urtean, Jaurlaritzak mantendu egingo du bere konpromisoa osasunarekin, hezkuntzarekin, eta gizarte politikekin. Arlo horietan, Estatu espainiarrean, Euskadirena da biztanleko gastu handia duena, Gorospek Legebiltzarrean azaldu duenez, Aurrekontuen azken irizpenari buruzko eztabaidan.
Legebiltzarrak Jaurlaritzaren 2014ko Aurrekontuak onartu ditu.Ekitaldi honetarako 10.215 eurokoa izango da Aurrekontua, aurrekoa baino %9,6 handiagoa.
Aurrekontuak onartzeari esker, “egonkortasun” instituzionala, politikoa eta ekonomikoa izango ditu euskal gizarteak. Hala adierazi du Josune Gorospek, EAJ-PNVko legebiltzarkideak, eta azaldu du “arduraz” jarduteari esker lortu dutela akordioa PSE-EE eta PPrekin.
2014. urtean, Jaurlaritzak mantendu egingo du bere konpromisoa osasunarekin, hezkuntzarekin, eta gizarte politikekin. Arlo horietan, Estatu espainiarrean, Euskadirena da biztanleko gastu handia duena, Gorospek Legebiltzarrean azaldu duenez, Aurrekontuen azken irizpenari buruzko eztabaidan.
“Arduraz” jardun dutela azaldu du ordezkari jeltzaleak, PSE eta PPrekin akordioa lortzeko garaian.Bere esanetan, 2014rako Aurrekontuak izateari esker, posible izango da “politika publikoak egoera ekonomikora egokitzea”.
Iñigo Urkulluren Gobernuaren diru-sarrerak eta gastuak onartzearen ondorioz “egonkortasun” politikoa, instituzionala eta ekonomikoa izango dira, eta horrek euskal gizarte osoari egingo dio mesede. ”Euskadik bat egindako konpromiso arduratsua behar du”, adierazi du.
Penaz hartu du EH Bildu eta UPyDren ezezkoa, eta baieztatu du bere alderdia beti egongo dela elkarrizketarako prest. Hori bai, uko egin gabe bere printzipioei, ”giza garapen jasangarriaren” aldeko apostuari eta, identetate propioz, ”Nazioa Europan” izateari uko egin gabe.
Nabarmenak...
Eusko Legebiltzarra
2024/11/21
Eusko Legebiltzarra
2024/11/14
Eusko Legebiltzarra
2024/10/31
Eusko Legebiltzarra
2024/10/24
Eusko Legebiltzarra
2024/10/17
Berri ikusiagoak...
Eusko Legebiltzarra
2024/06/20
Eusko Legebiltzarra
2024/05/14
Eusko Legebiltzarra
2023/08/01
Eusko Legebiltzarra
2024/06/20
Eusko Legebiltzarra
2024/02/15