Prentsa Aretoa
2005/11/23
KONGRESUAREN TRAMITAZIOAN ESTATUTaren EDUKIA ERRESPETA DADILA EXIJITU DU RUBALKABAK
“Rodríguez Zapaterok Kataluniako Legebiltzarrak onartutakoa errespetatzea agindu zuen” gogoratu du eta “hitza bete dezala” eskatu dio.
Eusko Legebiltzarrak, Mistoa- Ezker Batuak aurkeztutako Kataluniako Estatut Berriari buruzko Legez Bestekoaren gainean, Erdibideko Zuzenketa onartu du, Euzko Abertzaleak, EA, Mistoa- Ezker Batua Berdeak, Aralar eta Ezker Abertzalea Legebiltzar Taldeen aldeko botoekin.
Jose Antonio Rubalkabak Kataluniako Estatut-aren Erreforma Proposamenaren aintzat hartze eta ondorengo tramitazioan “Kataluniako Herriaren gehiengoaren borondatea errespeta ditzatela” eskatu die Gobernu espainol eta Gorte Nagusiei. Euzko Abertzaleak- Nacionalistas Vascos Legebiltzar Taldearen presidenteak Rodríguez Zapateroren agindua hitzez-hitz jaso du. “Kataluniako Legebiltzarrak onartzen duena errespetatuko dut agindu zuen eta, guk, orain, bere hitza bete dezala eskatzen diogu Gobernu espainolaren presidenteari” gehitu du. Are gehiago, Estatut Erreforma aintzat hartu ondoren, “edukia bere osotasunean errespeta dadila exijitzen dugu”, gaineratu du Rubalkabak.
Buruzagi jelkideak PSOEren barne zatiketa utzi du agerian eta “Gobernu espainolaren hainbat kidek Estatut Erreformaren Proposamenaren konstituzionalitatea ezbaian jarri dutela” gogoratu du. “Konstituzioa ukiezina al da? galde egin du Rubalkabak. “Espainiako Konstituzioa eguneratu beharko litzateke baina bai PSOE eta baita PPk ere Konstituzioaren mugiezintasunean bat egiten dute” azpimarratu du José Antonio Rubalkabak.
Nabarmenak...
Eusko Legebiltzarra
2024/11/21
Eusko Legebiltzarra
2024/11/14
Eusko Legebiltzarra
2024/10/31
Eusko Legebiltzarra
2024/10/24
Eusko Legebiltzarra
2024/10/17
Berri ikusiagoak...
Eusko Legebiltzarra
2024/06/20
Eusko Legebiltzarra
2024/05/14
Eusko Legebiltzarra
2023/08/01
Eusko Legebiltzarra
2024/06/20
Eusko Legebiltzarra
2024/02/15