Azaroaren 25, Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko eguna

Prentsa Aretoa

2005/11/23

EGIBAR: “ILEGALIZAZIO PROZESUEK ELKARBIZITZA ZAPUZTEN DUTE”

“Elkarbizitza eta normalizazio politikoa bideratu nahi bada, Alderdi Politikoen Legea indargabetzea eskatzea Legebiltzar honi dagokio” gaineratu du.

rss Ezagutzera eman
Joseba Egibar, EAJ-PNVko bozeramaileak, alderdi politikoen ilegalizazioak oinarrizko eskubideak urratzen dituela salatu du. “Ilegalizazioek ez dute ezer onik egiten eta Herri honetako elkarbizitza zapuzten dute” gehitu du.
 
Normalizazio politikoa bideratu nahi bada, alderdi politikoen ilegalizazioak ez duela inolako zentzurik azpimarratu du Egibarrek eta, beraz, Alderdi Politikoen Legea indargabetzea eskatzea Gasteizko Ganbarari dagokiola nabarmendu du. “Indar polítiko guztien ardura den arren, Legea bultzatu eta indarrean jarri zutenek dute erantzukizun nagusiena berau indargabetzeko” zehaztu du Euzko Abertzaleak Legebiltzar Taldearen bozeramaileak. “Inork pentsatzen al du gizartearen zati baten ordezkaritza aintzat hartzen ez bada normalizazio polítiko sinesgarririk bidera daitekeenik?” galdetu du buruzagi jelkideak. “Herri ordezkaritza izateko eskubidea gaude defendatzen, oinarrizko printzipio demokratikoa, hain zuzen” gehitu du.
 
Eztabaida bukatu ondoren, Eusko Legebiltzarrak Espainiako Gobernuari eskubide hauen urraketa ahalbidetzen duen Alderdiaren Legea indargabe dezala eskatzen dion testua onartu du. Era berean, EHAK, LAB sindikatua, Euskaldunon Egunkaria, 18/98 makrosumarioa eta beste erakundeenganako jazarpen polítiko eta judizialak bertan behera uztea eskatzen zaie zabalik dauden epaiketetan eskumen eta ardura zuzena duten Estatuko instituzioei. Testuak “gaur egun Euskal Herria eta Espainiako Estatuaren arteko gatazkaren konponketak elkarrziketa eta negoziazioaren bidez etorri beharko duela” ere aldarrikatzen du. EAJk, EAk, EBk, EHAKk eta Aralarrek Legez Bestekoaren alde bozkatu dute; PPk eta PSOEk, berriz, kontra.