Azaroaren 25, Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko eguna

Prentsa Aretoa

2005/11/18

JOSEBA EGIBAR: “GAUR GUZTIOI DAGOKIGU EGUNKARIA AUZIAREN ARTXIBATZEA ESKATZEA GANBARA HONETAN ETA ERAGINA DUENIK BADAGO HEMEN”

“Egin ditzala Alderdi Sozialistak bere etxeko lanak” gehitu du Joseba Egibarrek.

rss Ezagutzera eman
“Euskaldunon Egunkariaren kausa eta prozedura behin betiko artxibatzea eskatzen dugu. Agintea eta ahalmen politikoa dutenei berau irekitzea astakeria izan zela aldarrikatzera etorri gara. Entzun behar duenak entzun dezala”. Hitz bitan egin ditu eskaerok Joseba Egibarrek Eusko Legebiltzarrean eztabaidatu den Euskaldunon Egunkariaren gaineko Legez Bestekoaren eztabaidan.
 
Bultzada politikoa izan duen prozedura judiziala izan dela gogoratu du buruzagi jelkideak eta, orain, “bultzada politiko hori indargabetzea eskatzen dugu” gaineratu du. Erabaki honek Euskal Herriko bakegintza eta normalizazio politikoan aurrera egiteko lagunduko duela nabarmendu du Joseba Egibarrek.
 
“Kaltea eginda dago baina, non gelditzen da errugabetasun printzipioa? Eskubide hori ez al dagokie Euskaldunon Egunkariaren auzipetuei?” galde egin du Euzko Abertzaleak Legebiltzar Taldearen bozeramaleak.