Prentsa Aretoa
2005/11/18
EUSKO LEGEBILTZARRAK ALDERDI POLITIKO GUZTIEKIN ELKARRIZKETA IRAUNKOR ETA BAZTERKETARIK GABEA BULTZATZEA ESKATU DU
Hirukoak (EAJ/PNV, EA, EB) eta Aralarrek aurkeztutako ekimena, alderdi hauen eta EHAKren botuekin onartua izan da, PP eta PSEk kontrako botua eman dutelarik.
Onartutako testuan “Eusko Jaurlaritzari, Lehendakariari eta alderdi politiko guztiei , bake eta normalizazio politikorako eragile beharrezko direnez, euskal gizartearen anitztasuna ordezkatzen duten alderdi politiko guztiekin elkarrizketa iraunkor eta bazterketarik gabea bultzatzea” eskatzen zaie.
Joseba Egibar, EAJko legebiltzar bozeramaileak, azpimarratu du bakea eta normalizazioa lortzeko alderdi politiko guztiak direla beharrezkoak. Bere hitzetan, eta esker abertzaleari dagokionez “ezin da herri honetako zati garrantzitsu bat ukatu” , eta jarraitu du esanaz ezker abertzaleak zilegitasun osoa duela “hiritarren zati bat ordezkatzen duelako, PPk bezela”. Eta gogoratu du Batasuna legez kanpo baldin badago “PPk eta PSOEk hala erabaki zutelako” dela.
Egibarrek, interbezio osoa euskeraz egin duenak, azpimarratu du, PP-k iraganeko estrategiekin jarraitzen duela. Puntu honetan tarte bat hartu du José Blancoren adierazpenen aipamena egiteko, zeintzuetan zioen EAJ berriz ere “arrazionaltasun politikoaren bidera etortzen hasia dela” eta “Ibarretxe Plana dagoeneko historia dela”. Horri erantzunez Egibarrek esan du “PSOEk jakin dezala Proposamena bizirik dagoela” eta aurrera begira gatazka konpontzeko “zumeak bertan daudela”.
Onartu den testua PPren interpelazio baten ondoren sorturiko mozio bati EAJ, EA, EB eta Aralarrek aurkeztutako osoko emendakin bat da. Jatorrizko mozioan PPk “Lehendakaria buru duen Eusko Jaurlaritzari” eskatzen zion “ekintza politikoa ETA-Batasuna-ren porrota lortzera konprometitu dezatela, interlokuzio politikorako zilegitasuna ekidituz”.
Nabarmenak...
Eusko Legebiltzarra
2024/11/21
Eusko Legebiltzarra
2024/11/14
Eusko Legebiltzarra
2024/10/31
Eusko Legebiltzarra
2024/10/24
Eusko Legebiltzarra
2024/10/17
Berri ikusiagoak...
Eusko Legebiltzarra
2024/06/20
Eusko Legebiltzarra
2024/05/14
Eusko Legebiltzarra
2023/08/01
Eusko Legebiltzarra
2024/06/20
Eusko Legebiltzarra
2024/02/15