Azaroaren 25, Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko eguna

Prentsa Aretoa

2005/11/11

EAJK, EAK, EBK ETA ARALARREK, ATUTXA KNÖRR ETA BILBAOREN ABSOLUZIO-EPAIAZ AGERTZEN DUTE

Lau taldeek adierazpena sinatu dute Eusko Legebiltzarrean. Adierazpenak honako hau jasotzen du: “Epaiak zehazten du, botere judizialak ez duela inolako eskumenik legebiltzarkideen iritzi zein boto egikaritzan, legebiltzarkide izaera beraren baldintzagatik”.

rss Ezagutzera eman
EAJ-PNVko legebiltzar talgearen bozeramaleak, Joseba Egibarrek, EAJk, EAk, Ezker Batuak eta Aralarrek sinatutako deklarazioa irakurri du gaur goizean Eusko Legebiltzarrean. Deklarazioa, ustezko desobedientzia delitua leporatuz, Gorka Knörr eta Juan María Atutxa legebiltzarkide ohiak, Eusko Legebiltzarreko lehendakari orde ohia eta lehendari ohia hurrenez hurren, eta, egun, Ganbara honetako Bigarren Idazkaria den Kontxi Bilbaoren auziperatzearen inguruan, Euskal Herriko Auzitegi Gorenaren Epaimahai Zibil eta Penalak ebatsitako epaiari buruzkoa da.
 
Agerraldian, Joseba Egibarrekin batera, Eusko Alkartasunako bozeramalea, Unai Ziarreta, Ezker Batuakoa, Antton Karrera, eta Aralarrekoa, Aintzane Ezenarro, egon dira.