Azaroaren 25, Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko eguna

Prentsa Aretoa

2005/08/25

EGIBAR: “BAKEGINTZA ETA NORMALIZAZIO PROZESUAREN FASE BAKOITZAK ATZERAEZINA BEHAR DU IZAN”

Joseba Egibarrek zuhurtzia eskatzen du, “Mahai osaketaz hainbat eta gehiago hitz egin, orduan eta urrutiago egongo delako berorren eraketa”

rss Ezagutzera eman
Joseba Egibarrek, EAJko legebiltzar taldearen bozerameleak, azaldu du, elkarrizketa eta Mahai osaketa prozesuetan, beharrezkoa dela, “hasierako oinarriak ezartzea eta maila bakoitza finkatuz joatea”. “Era honetara, prozesuaren fase bakoitzak ez du atzera bueltarik izango eta eragileek ezin izango dute hasierako fasera jaitsi. Horrela garatzen dira benetako bakegintza eta normalizazio prozesuak” gaineratu du.
 
Joseba Egibarrek nabarmendu duenez, balizko Mahaia mugatuko lukeen aurre-baldintzarik ezin liteke ezarri, eragile politiko eta sozial bakoitzak jakin badakielako, ezin daitekela azken argazkiarekin edo helmuga argazkiarekin elkarrizketetan eseri. “Elkarrizketa prozesuak eta Mahai osaketak zeinahi eszenatokitan eragin behar direla uste dut” gehitu du buruzagi jelkideak Radio Euskadiri eskainitako elkarrizketan.
 
Estatutu Politiko Berriaren Proiektua Madrilgo Kongresuan aurkeztu zenean, benetako Mahai politikoa eratzeko aukera izan zela gogoratu du Joseba Egibarrek, baina, otsaileko horretan, “aukera alperrik galdu zen” ohartarazi du. Zentzu honetan, Eusko Alderdi Jeltzaleak, Mahaia eratzeko apustu garbia duela azpimarratu du, eta, epe luzerako konponbidea ahalbidetzeko, ekarpenak egiteko prest dauden eragile politiko eta sozial guztiek parte hartu beharko dutela iritzi dio.