Prentsa Aretoa
2005/06/22
EGIBAR: “IBARRETXEK NORMALIZAZIO POLITIKOAREN ETA BAKEGINTZAREN HIRUKOAREN APUSTUA ISLATU DU”
“Lopez Lehendakari hautagaitzari dagokion mintzaldia egin beharrean, Espainiako Gobernuaren ordezkari gisa aritu da” gaineratu du
Joseba Egibar, EAJ-PNVren bozeramaleak, adierazi du, Patxi Lopezen mintzaldia Espainiako Gobernuaren ordezkari baten gisakoa izan dela eta Juan Jose Ibarretxerena, aldiz, “argia” izan dela, bakegintza eta normalizazio politikoa bezalako auziak mahai gainean jarri dituelako.
Zentzu horretan, “Madrilgo Kongresuko ebazpena izan ezik (ETArekin elkarrizketaren beharra), gaur, Lopezek, auzi garrantzitsuak utzi ditu tintontzian” gehitu du Egibarrek.
“Beraz, funtsezko gaietan, ez dugu PSOEren mintzaldiaz aparteko berrikuntzarik somatu”.
“Ibarretxeren diskurtsoa. berriz, eztabaidagarria izan liteke baina ezin liteke zalantzan jarri, argia izan ez denik” azpimarratu du Joseba Egibarrek. Ildo horretatik, funtsezko gaiak jorratu dituela nabarmendu du: normalizazio politikoa eta bakegintza. “Printzipioak, edukiak eta prozedurak zehaztu ditu auzi hauek guztiak banaka aztertzeko”.
Ibarretxek hirugarren inbestidurari aurre egiten diola gogoratu du Joseba Egibarrek eta EAJ-PNVren Legebiltzar Taldeak Ibarretxek zirriborratu duen politika-ildoa bere egiten duela gaineratu du. Era berean, gainontzeko alderdi politikoekin oinarrizko gai hauei buruz akordioetara heltzeko prestutasuna azaldu du EAJ-PNVren Legebiltzar Taldearen bozeramaleak.
Joseba Egibarrek Lehendakari izateko hautagai bien mintzaldiak entzun ondoren egin ditu adierazpenok.
Nabarmenak...
Eusko Legebiltzarra
2024/11/21
Eusko Legebiltzarra
2024/11/14
Eusko Legebiltzarra
2024/10/31
Eusko Legebiltzarra
2024/10/24
Eusko Legebiltzarra
2024/10/17
Berri ikusiagoak...
Eusko Legebiltzarra
2024/06/20
Eusko Legebiltzarra
2024/05/14
Eusko Legebiltzarra
2023/08/01
Eusko Legebiltzarra
2024/06/20
Eusko Legebiltzarra
2024/02/15