Prentsa Aretoa
2005/06/15
EGIBAR: IBARRETXE GEHIENGO OSOAZ HAUTATUA IZATEKO LAN EGINGO DUGU
"PSOEek ez du lehendakaririk atera nahi, baizik eta hirukoa ahuleziaz hastea" gehitu du.
EAJko legebiltzarreko bozeramaileak adierazi duenez bere formazioak hirukoaren aldeko apustuan egiten duela EA eta EBarekin batera. Eta gainera bermatu du lanean jarraituko dugula Lehendakaria lehenengo bozketan berraukeratua izan dadin 42 botorekin. Sentsu honetan, azpimarratu du, Lopezen kandidaturaren aurkezpenaren inguruan, "PSOEek ez du lehendakaririk atera nahi, baizik eta hirukoa ahuleziaz hastea".
Joseba Egibarrek azaldu du Ibarretxek eta Lopezek herria ulertzeko bi era desberdin dituztela. Guztiok gara euskaldunak baina, batzuek lurralde honetako zortea euskaldun guztien artean erabaki behar dugula uste dugun bitartean, beste batzuen ustez espainiar guztien artean erabaki behar dute.
Hauteskundeen emaitzen inguruan, azpimarratu du, euskal biztanleriaren % 60 babestu duela Euskal herriaren izatea eta bere erabakitzeko eskubidea. Herri honek bere etorkizunaren jabe izan nahi du eta bere erabakitzeko eskubidea errespetatua izan behar da.
Bestalde EAJko bozeramaileak Zapateroren erantzukizuna nabarmendu du euskal gatazkan. Gogoratu dio, bakea lortzeko oinarriak, eusko Legebiltzarrean pasa den abenduaren 30ean, gehiengo absolutuz onartutako proiektuan batzen dira. Gai honen inguruan, bere iritziz, inbestidurako eztabaidan, Patxi Lopezek Zapateroren mezua igorriko du.
Nabarmenak...
Eusko Legebiltzarra
2024/11/21
Eusko Legebiltzarra
2024/11/14
Eusko Legebiltzarra
2024/10/31
Eusko Legebiltzarra
2024/10/24
Eusko Legebiltzarra
2024/10/17
Berri ikusiagoak...
Eusko Legebiltzarra
2024/06/20
Eusko Legebiltzarra
2024/05/14
Eusko Legebiltzarra
2023/08/01
Eusko Legebiltzarra
2024/06/20
Eusko Legebiltzarra
2024/02/15