Azaroaren 25, Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko eguna

Prentsa Aretoa

2005/04/23

EGIBAR: “IBARRETXEren JARDUNA GOGORATZEKOA IZANGO DA”

“Euskal Herria existitzen dela eta bere etorkizuna erabakitzeko eskubidea duela aitor diezaguten, inoiz baino gertuago gaude”, gaineratu du.

rss Ezagutzera eman
Izaera historikoa duen gatazka politikoa konpondu gabe dagoela azpimarratu du Joseba Egibarrek, EAJko legebiltzar taldearen bozeramelak. “Honen adierazlerik argiena, iragan otsailaren 1ean, Lehendakariak, Madrileko Gorte Nagusietan egin zuen agerraldia da. Eusko Legebiltzarraren ordezkari gisa eta euskal herritarren izenean, Herri honek bere etorkizuna erabakitzeko eskubidea duela adierazi zuen. Otsailaren lehen hartan, Estatu espainolean, herri espainolaz gain, eskubide beretsuen jabe den Euskal herria existitzen dela gogoratu zuen Lehendakariak eta, hori da, hain zuzen, gatazka konpontzeko giltza” azaldu du Joseba Egibarrek.
 
Egibarrek ohartarazi duenez, “azken hauteskundeetako emaitzek argi erakusten dute, Eusko Legebiltzarrak onartutako Proiektu Politikoa lurperatu beharrean, berau indartu dutela eta biztanleen %61ak Proiektuaren oinarri direnak babesten dituela: Euskal Herria existitzen dela eta bere etorkizuna erabakitzeko eskubidea duela, alegia”. “Ibarretxeren jarduna gogoangarria izango dela” aurreikusi du, “printzipio horiek biok aitor diezaguten inoiz baino gertuago gaudelako”
 
EAJko bozeramalearen aburuz, PSE-EEko zenbait buruzagiren jarrerak, Patxi Lopezena esaterako, “Lehendakaria ordezkatzeko eta tokialdatzeko ahaleginean porrot egin dutelaren erakusle dira. Batzuentzat eszenatoki zitala den honetan, beste batzuentzat, ordea, eszenatoki gaiztoa den honetan, Rodriguez Zapaterori ausarta izateko garaia iritsi zaio eta Euskal Herriak erabakitzen duena errespetatuko duen eta errespetaraziko duen esan beharko du” gaineratu du.
 
Espainiako Gobernu buruari aholku eginez, Joseba Egibarrek adierazi du, “ez duela balio hauteskunde kanpainan Euskal Herrian ustekabean agertzea eta Estatutu berria eta erreferenduma ahalbidetuko duela agintzea”. Hauteskunde hauetan argi gelditu delako, buruzagi abertzalearen ustez, Euskal Herriak bere etorkizuna erabakitzeko eskubidearen printzipioa sendotu egin dela Joseba Egibarrek erreparatu du, printzipio hori oinarritzat hartu ezean, “normalizazio politikorako eszenatoki egonkorrak ez direla eraikiko”. Tamalez, azaldu du, “azkenaldion, zuhur dira eta tratuetara eta eskuduntzen eremura eraman nahi gaituzte. Baina geurea ez da eskuduntzen arazoa, horiek behar ditugu, baina, auziaren gakoa, Euskal Herriak bere etorkizuna erabakitzeko eskubidea aitortzean datza. Txukunketarik ez ditugu behar. Akordioak behar ditugu. Tratuak eta txukunketak azokan egiten direlako” gogoratu du Gipuzko Buru Batzarreko Presidenteak.
 
“Herri sentimendua ezin da inposatu eta, egun, euskalduna izatea borondatezkoa bada ere, espainol izatea, berriz, derrigorrezkoa” azaldu du Joseba Egibarrek. “Hortxe sortzen da gatazka”.
“Gure tresna demokratiko bakarra herriaren gehiengoa da eta inork ezingo du eragotzi, indar zein bestelako bideak erabiliz, Herri honek desiratzen duen normalizazio politikoaren eszenatokia lortzea. Bakegintza helburu da baita, baina, batez ere, bake politikoa lortzea da gure helmuga” adierazi du buruzagi abertzaleak.
 
Zentzu horretan, “Euskal Herria eta Espainiaren arteko bake politikoa errespetua oinarri dela eratu beharko dela” baieztatu du Joseba Egibarrek. “Errespeturik gabe ezin daiteke negoziaziorik hasi eta negoziazio gabe nekez lor daiteke akordiorik”.
 
“Rodríguez Zapatero eta Raxoi, Gobernu espainola eta Gorte Nagusiek, denek, ukaezinezko printzipio horiek biak errespetatu beharko dituzte” nabarmendu du EAJ-PNVko buruzagiak. “Errespeturik gabe elkarbizitza ezinezkoa da. Errespeturik gabe inposaketa da nagusi eta, inposaketa badago, historiak hala erakutsita, gatazka guneak existituko dira” gehitu du.Joseba Egibarrek.
 
Deban egin ditu adierazpenok, herri honetako EAJ-PNVren Uri Buru Batzarraren mendeurrena omentzeko ekitaldian. Julen Ansorregi, Debako Uri Buru Batzarreko Presidenteak ere hartu du parte ekitaldian