Prentsa Aretoa
2005/04/22
EGIBARREK: “HIRITARRIK GEHIENEK HAUTESKUNDEETAN ADIERAZI DUTENEZ, NORMALIZAZIOAREN ETA BAKEGINTZAREN OINARRIAK ONDOKOAK DIRA: EUSKAL HERRIA ETA HERRI HONEK ERABAKITZEKO DITUEN ESKUBIDEAK "
“Irabazlea, inolako zalantzarik gabe, Ibarretxe izan da" gaineratu du.
EAJko legebiltzar taldearen bozeramaleak, Joseba Egibarrek, adierazi duenez, “Eusko Alderdi Jeltzaleak eta Eusko Alkartasunak osatzen duten koalizioak gizartearen eraikuntzaren aitzindari izateko eta herri honen normalizazio eta bakegintzarako eszenatokiak eratzeko agindua jaso du”.
Hauteskundeen emaitzak ebaluatzerakoan, Joseba Egibarrek adierazi du “irabazlea, inolako zalantzarik gabe, Ibarretxe izan dela”. Ildo horri jarraiki esan duenez, “Kanpaina osoan zehar Ibarretxeren aurkako jarrera nabarmena izan duten komunikabideek eta egitura politikoek porrot egin dute, argi eta garbi”. “Zapaterok ere porrot egin du, baldin eta Ibarretxe kendu eta Ajuriaenean Patxi López jarriko zuela uste bazuen”, gaineratu du.
Badago beste ondorio garbi bat ere, hots, hiritarrik gehienek herri honen normalizaziorako eta bakeratzerako bi oinarrien aldeko apustua egin dutela: Euskal Herria badela aintzat hartzea eta herri honek erabakiak hartzeko eskubidea baduela onartzea. “Eta baliteke Zapaterok uste izan zuena baino jokaleku askozaz ere zailagoa izatea, zeren eta prozesu horrek ez baitu atzera biderik. Hark badaki eraiki behar dena, iraungo badu, oinarri horien gainean eraiki behar dena. Hainbestez, benetako ordua iritsi zaio. Hitzetatik egitateetara pasatu beharko du, Eta, kasu honetan, eskubide horiek onartu beharko ditu”, gaineratu du.
Nabarmenak...
Eusko Legebiltzarra
2024/11/21
Eusko Legebiltzarra
2024/11/14
Eusko Legebiltzarra
2024/10/31
Eusko Legebiltzarra
2024/10/24
Eusko Legebiltzarra
2024/10/17
Berri ikusiagoak...
Eusko Legebiltzarra
2024/06/20
Eusko Legebiltzarra
2024/05/14
Eusko Legebiltzarra
2023/08/01
Eusko Legebiltzarra
2024/06/20
Eusko Legebiltzarra
2024/02/15