Eusko Legebiltzarraren Osoko Bilkurak Bateraezintasunak aztertzeko Batzordeak, legebiltzarkideek beren lana betetzeko izan ditzaketen bateraezintasunen gainean emandako ebazpena onartu du. Halaber, Ganberak  inbestidurarako Osoko Bilkura ofizialki deitu du ekainaren 22ko goizeko bederatzi eta erdietarako.

 
" />
Azaroaren 25, Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko eguna

Prentsa Aretoa

2005/06/10

Eusko Legebiltzarrak Bateraezintasunak aztertzeko Batzordearen ebazpena onartu eta investidura bilkura 22rako ezarri du



Eusko Legebiltzarraren Osoko Bilkurak Bateraezintasunak aztertzeko Batzordeak, legebiltzarkideek beren lana betetzeko izan ditzaketen bateraezintasunen gainean emandako ebazpena onartu du. Halaber, Ganberak  inbestidurarako Osoko Bilkura ofizialki deitu du ekainaren 22ko goizeko bederatzi eta erdietarako.

 

rss Ezagutzera eman
Eusko Legebiltzarrak Bateraezintasunak aztertzeko Batzordearen ebazpena onartu eta investidura bilkura 22rako ezarri du

ARGAZKIA JAITSI

Bost minutuko osoko bilkura izan da. Izaskun Bilbao Euskal Ganberaren Lehendakariak Eusko Legebiltzarraren araudiko 9. artikuluak ezarritakoa betetze aldera, osoko bilkura esandako ebazpena aztertzeko bildu dela esan du. Ez da inolako eragozpenik jaso eta aho batez izan da onartua.

Halaber, lehendakariak jakinarazi nahi izan du, behin Mahaiari eta bozeramaileen batzordeari entzunda, Lehendakaria izendatzeko Osoko Bilkura ekainaren 22ko goizeko 09:30etarako deitzea erabaki dela.