Prentsa Aretoa
2005/06/07
EB eta Aralarrek talde mistoa partekatu beharko dute Eusko Legebiltzarrean eta EAk talde propioa izango du
EB eta Aralar alderdiek talde mistoa partekatu beharko dute Eusko Legebiltzarrean araudia berriztatu arte. Orduan, Madrazoren alderdiak bere talde propioa izateko aukera izango luke. Legebiltzarraren Mahaiak gaur goizean errefusatu egin du Ezker Batuari talde propioa ematea EA, PSE-EE eta PP alderdiek kontra azaldu ondoren.
EAk, aldiz, Ganberaren zuzentze organoaren babesa lortu du eta bere taldea eratu ahal izango du, aurreko legegintzaldian EAJrekin koalizioan joan zen arren.
Aurreko egunetan iragarri zuenez, Eusko Alkartasunak aurkako botoa eman dio EBk taldea hiru legebiltzarkiderekin eratzeko proposamenari. Beraz, araudiak baimentzen ez duen bitartean EBk ezin izango du talde propioa eratu.
Sozialistak ere iritzi berekoak dira, Ganberaren araudia berriztatzea "osotasunean" egin behar dela baieztatu dutelarik. PP alderdia, EB eta Aralarren asmoen aurka azaldu da baita, EAJrekin adostutakoaren ondorio direlakoan.
Nabarmenak...
Eusko Legebiltzarra
2024/11/21
Eusko Legebiltzarra
2024/11/14
Eusko Legebiltzarra
2024/10/31
Eusko Legebiltzarra
2024/10/24
Eusko Legebiltzarra
2024/10/17
Berri ikusiagoak...
Eusko Legebiltzarra
2024/06/20
Eusko Legebiltzarra
2024/05/14
Eusko Legebiltzarra
2023/08/01
Eusko Legebiltzarra
2024/06/20
Eusko Legebiltzarra
2024/02/15