Prentsa Aretoa
2005/06/06
Bilbaoren esanetan legebiltzar taldeak eratuta egongo dira biharko eta inbestidura eguna aukeratuko da
Izaskun Bilbao Eusko Legebiltzarraren lehendakariak ziurtatu duenez bihar legebiltzar talde guztiak eratuta egongo dira eta ekainaren erdirako, Lehendakariaren inbestidura egingo da. Inbestidurarako data zehatza biharko ekitaldian erabakiko dela iragarri du.
Bilbaok gogoratu duenez legebiltzar taldeek aste beteko epea hartzea erabaki zuten, legebiltzar taldeak eratzearen gaineko akordiorik ez baitzegoen. Modu berean, Araudiaren berriztatze puntuala egiterik bazegoen aztertzea pentsatu zen “taldeak Mahaian planteatu ziren moduan eratu ahal izateko”. Esan duenez, “epea bihar amaitzen da eta modu batean edo bestean konpondu beharko da auzia eta ondorioz, legebiltzar talde guztiak eratu beharko dira".
Izaskun Bilbaok onartu egin du legebiltzarrak “zailtasunak“ dituela, baina itxaropentsu agertu da “espero dezagun azkenean sen ona nagusitzea eta polítika bide zidorretik eraman dezagun, azken finean gatazkak arduraz konpontzeko eta hiritarrek eskatzen digutenari erantzuteko".

Nabarmenak...
Eusko Legebiltzarra
2024/11/21
Eusko Legebiltzarra
2024/11/14
Eusko Legebiltzarra
2024/10/31
Eusko Legebiltzarra
2024/10/24
Eusko Legebiltzarra
2024/10/17
Berri ikusiagoak...
Eusko Legebiltzarra
2024/06/20
Eusko Legebiltzarra
2024/05/14
Eusko Legebiltzarra
2023/08/01
Eusko Legebiltzarra
2024/06/20
Eusko Legebiltzarra
2024/02/15