Azaroaren 25, Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko eguna

Prentsa Aretoa

2005/06/02

Izaskun Bilbao: “Eusko Legebiltzarra kristalezko kubo bilakatzea nahi nuke”

Izaskun Bilbaok, Eusko Legebiltzarraren lehendakariak, hitzaldi batean adierazi duenez, “ Eusko Legebiltzarra kristalezko kubo bilakatzea nahi nuke, esparru horretan politikariek informazio osoaren berri eman ahal izan dezaten eta hiritarrek gure kudeaketa baloratzen eta, are, iradokizunak egiten, parte hartu ahal izan dezaten

rss Ezagutzera eman
Bilbaok Donostian egin ditu adierazpen horiek, ‘Zabalik’ deritzon zerbitzuaren funtzionamenduari buruz eman duen hitzaldian. Zerbitzu horrek Legebiltzarreko jarduerak intereseko gaien arabera jarraitzeko eta eztabaida politikoan talde politikoei galderak eginez esku hartzeko aukera ematen dio erabiltzaileari.

Izaskun Bilbaok hitzaldian adierazi duenez, “Legebiltzarrak herritarren borondateak ordezkaritza osoa duen bilgunea izan behar du, eta foro horretan  hiritarrek izan behar dute nagusi. Legebiltzarra ireki egin behar da, eta behar-beharrezko diren gardentasunari eta hiritarren partaidetzari dagozkien baldintza guztiak bete".