Prentsa Aretoa
2005/05/06
Eusko Legebiltzar Taldeak Franco garaiko andereñoen jubilazioaren gaineko Lege Proposamena aurkeztu du
Diputatuen Kongresuko Eusko Legebiltzar Taldeak Franco garaiko andereñoei Gizarte Segurantzaren babes ekonomikoa eman ahal izateko Lege Proposamena aurkeztu berri du Diputatuen Kongresuan.
Gema Gonzalez de Txabarri EBBren burukideak eta Emilio Olabarria Kongresuko Diputatuak aditzera eman dutenez "Estatuak aurretik konpondu izan dituen egoeren antzeko arazoei soluzioa ematea da honakoan proposatu duguna. Oraindik ere, garai hartako andereño batzuek arazoak dituzte jubilatzerako orduan, urteetan Gizarte Segurantzan kotizatu gabe lan egin dutelako".
Buruzagi jeltzaleek baieztatu dutenez "ekimen hau Diputatuen Kongresuan onartua izateko botoak izango dituelakoan gaude. Andereño taldeari denbora luzean inposatu zaion zigor bikoitza konpondu nahi dugu, izan ere, euskal gizarteak ordaindu beharreko zorra du andereñoekiko".
Azkenik, González de Txabarrik eta Olabarriak eskaria egin die alderdi politikoei “bereziki PSOEri eskatu nahi diogu hain bidezkoa den gai honi aldeko botoa eman diezaion eta, beraz, Franco-ren garaiko andereñoen jubilazioaren arazoari behin betiko konponbidea ematen lagundu diezaguten. Lehenengo, langile hauekiko solidariotasunagatik, bigarren, diktadura garaiko bidegabekeriak demokrazian konpontzea bidezkoa eta egin beharrekoa delako eta hirugarrenik, gaur egun, antzeko egoerak bizi izan zituzten taldeek Estatuarengandik konponbidea hartu dutelako jadanik".
Nabarmenak...
Eusko Legebiltzarra
2024/11/21
Eusko Legebiltzarra
2024/11/14
Eusko Legebiltzarra
2024/10/31
Eusko Legebiltzarra
2024/10/24
Eusko Legebiltzarra
2024/10/17
Berri ikusiagoak...
Eusko Legebiltzarra
2024/06/20
Eusko Legebiltzarra
2024/05/14
Eusko Legebiltzarra
2023/08/01
Eusko Legebiltzarra
2024/06/20
Eusko Legebiltzarra
2024/02/15