Sozialista Abertzaleak legebiltzar taldea desegiteko agindua ez betetzeagatik salatuak dauden Juan María Atutxa (EAJ), Gorka Knörr (EA) eta Kontxi Bilbao (EB) Eusko Legebiltzarraren mahaikideek, epaitu behar dituzten hiru magistratuak onartuak izan ez daitezen eskatu dute, eta horrekin batera auzia etetea.

" />
Azaroaren 25, Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko eguna

Prentsa Aretoa

2005/04/29

Atutxa, Knörr eta Bilbaok epaitu behar dituen Epaiketa-gela errefusatu eta auziaren etetea eskatu dute

Sozialista Abertzaleak legebiltzar taldea desegiteko agindua ez betetzeagatik salatuak dauden Juan María Atutxa (EAJ), Gorka Knörr (EA) eta Kontxi Bilbao (EB) Eusko Legebiltzarraren mahaikideek, epaitu behar dituzten hiru magistratuak onartuak izan ez daitezen eskatu dute, eta horrekin batera auzia etetea.

rss Ezagutzera eman

Euskal Justizi Auzitegi Gorenaren aurrean aurkeztutako idazkian Knörr, Bilbao eta Atutxak adierazten dutenez +Manos Limpias-en+ helegitea onartu zuen Epaiketa-gelaren autoak "gertaeren balorazioak eta hautemate juridikoak ditu eta honek Auzitegiaren inpartzialtasuna kolokan jartzen du".

Atutxa, Knörr eta Bilbao legebiltzarkideek auzia bertan behera uztea eskatu dute "auzi aurreko arrazoiak direla eta". Hain zuzen ere, Auzitegi Konstituzionalak kontuan hartu zituen babes helegiteak Auzitegi Gorenak  legebiltzarreko organoek hartutako erabakiak ezereztatzearen aurka. Bere iritziz "gertakari honek Euskal Herriko Auzitegi Gorenaren jarduna etetea eskatzen du gorengo auzitegiak bere erabakia hartu arte".