Prentsa Aretoa
2005/04/26
Atutxak maiatzaren 16rako deitu du Legebiltzarra eratzeko saioa
Juan Maria Atutxa Eusko Legebiltzarraren lehendakariak gaur goizean esan die Diputazio Iraunkorreko gainerako kideei maiatzaren 16rako deituko duela Legebiltzarraren eratze saioa.
Dena dela, horretarako legebiltzarkide hautetsien heren batek egiaztagiria Ganberaren Idazkaritza Nagusian aurkeztua izan beharko du, araudiak ezartzen duena betez.
Eusko Legebiltzarreko iturriek azaldu dutenez, eratze saioa Juan Maria Atutxak zuzenduko du, Diputazio Iraunkorreko lehendakari den aldetik. Erakunde honetako idazkari batek, onetsitako legebiltzarkideak deituko ditu egiazta gutunak aurkeztu ziren orden berean, eta hauek dagokien eserlekuan jarriko dira.
Behin tramite hau eginda, lehendakariak irekitzat emango du saioa eta Adinagatiko mahaia eratuko da. Lehendakaria zaharrena izango da eta lehendakariordetzak eta idazkaritzak adinean ondorengoak direnek eta gazteenek beteko dituzte hurrenez hurren.
Ondoren, Ganberako lehendakaria hautatzeari ekingo zaio; isilpeko bozketaz, emandako botoen gehiengo absolutua lortzen duena izango da Eusko Legebiltzarraren Lehendakari berria.
Nabarmenak...
Eusko Legebiltzarra
2024/11/21
Eusko Legebiltzarra
2024/11/14
Eusko Legebiltzarra
2024/10/31
Eusko Legebiltzarra
2024/10/24
Eusko Legebiltzarra
2024/10/17
Berri ikusiagoak...
Eusko Legebiltzarra
2024/06/20
Eusko Legebiltzarra
2024/05/14
Eusko Legebiltzarra
2023/08/01
Eusko Legebiltzarra
2024/06/20
Eusko Legebiltzarra
2024/02/15