Eusko Legebiltzarrak Bosch Security Systems enpresari agindutako txostenaren arabera "2004ko abenduaren 28an aurrekontuen bozketan ez zen akats teknikorik gertatu"

" />
Azaroaren 25, Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko eguna

Prentsa Aretoa

2005/02/10

Eusko Legebiltzarraren txostenaren arabera aurrekontuen bozketan ez zen hutsegite teknikorik izan

Eusko Legebiltzarrak Bosch Security Systems enpresari agindutako txostenaren arabera "2004ko abenduaren 28an aurrekontuen bozketan ez zen akats teknikorik gertatu"

rss Ezagutzera eman

Txostenaren arabera "Eusko Legebiltzarrean dauden DCN instalazio guztiak frogatu dira eta ez da inolako irregulartasun edo arazorik aurkitu".

Gainera, txostenak otsailaren hiruan Novalesen eserlekutik lau bozketa burutu zirela "eta hauek zuzenak izan zirela" adierazten du. Hori dela eta, "amaierako zenbaketan Novalesen bozketa agertu ez izana parlamentari sozialistaren akatsaren erruz izan zela" baieztatu du txostenak.

Dokumentu honek amaieran zera adierazten du "sistema eta ditugun datuak behin aztertu ondoren ez da akats teknikoaren hipotesia baieztatzen. Legebiltzarreko eserlekuetan kokaturik dauden DCN sistemak ez dute inolako akatsik izan".