Prentsa Aretoa
2004/11/12
EAJk PROPOSATURIKO LEGELARITAKO BAT IZANGO DA EHJEGeko ZIBILEKO ETA ZIGOR ARLOKO SALAKO HURRENGO MAGISTRATUA
Euskal Herriko Justizi Epaitegi Gorenaren zibil eta zigor arloko salako hurrengo magistratua, EAJk proposaturiko legelaritako bat izango da. EAJren hautagaietako bat. Anton Subinas, Arantza Isasmendi eta Ricardo Sanz hirukotetik irtengo da, beraz, Jose Maria Satrustegik jubilatzerakoan lagako duen postua hartuko duena.
Euzko Alderdi Jeltzaleak aurkeztutako hirukotea izan zen Legebiltzarrean boto gehien jaso zuen taldea eta Botere Judizialaren Kontseilu Nagusira bidaliko da bozketa hau. Bertan, Epaitegi Gorenean dagoen eserleku hutsa beteko da.
Bozketa gaur goizean egin da Legebiltzarrean eta EAJren hautagai-zerrenda izan da babesik handiena lortu duena. Isasmendik 36, Subinasek 35 eta Sanzek 30 babes lortu dituzte.
Hirualdeko ituna osatzen duten alderdiak ados jarri ziren EAJko hiru hautagaiak hautatuak izan zitezen. Honela, hiruretako batek Epaitegi Gorenaren magistratu lanbidea lortzea segurtatzen du.
Boto bat gutxiagorekin, 29 babesekin hain zuzen ere, PPren laguntza jaso duen, PSE-EEko hautagaia den Francisco Garaicoechea gelditu zen. Bestalde, Juan Manuel Barandiaran, EAren laguntzaz, 7 babes jaso zituen eta Ezker batuak proposatutako Gemma Calvet – drogamenpekotasun arloko zuzendari ohia – babesik gabe gelditu zen.
Nabarmenak...
Eusko Legebiltzarra
2024/11/21
Eusko Legebiltzarra
2024/11/14
Eusko Legebiltzarra
2024/10/31
Eusko Legebiltzarra
2024/10/24
Eusko Legebiltzarra
2024/10/17
Berri ikusiagoak...
Eusko Legebiltzarra
2024/06/20
Eusko Legebiltzarra
2024/05/14
Eusko Legebiltzarra
2023/08/01
Eusko Legebiltzarra
2024/06/20
Eusko Legebiltzarra
2024/02/15