Prentsa Aretoa
2004/11/04
EAJ, EA ETA EB-K, EUSKAL KULTUR EGITASMOAREN GAINEKO EZTABAIDAN, ALDERDI SOZIALISTAK DAUKAN JARRERA ZIKOITZA SALATU DUTE (2004/11/04)
Kultur Batzordeko EAJ (Leire Corrales, argazkian), EA eta EBren ordezkariek, PSOEren Kultur Egitasmoarekiko negoziazio eza salatu dute. Egitasmo honen gaineko eztabaida Eusko Legebiltzarrean izan da.
Kultur Batzordeko EAJ, EA eta EBren ordezkariek, PSOEren Kultur Egitasmoarekiko negoziazio eza salatu dute. Egitasmo honen gaineko eztabaida Eusko Legebiltzarrean izan da.
Leire Corrales, Onintza Lasa eta Kontxi Bilbaoren esanetan “une oro erakutsi izan dugu akordio batera heltzeko borondatea, hots, alderdi sozialistak egin dituen 18 proposamenetik 10 onetsi ditugu. Bestalde, hiru alderdiok aurkeztu ditugun 36 ekimenetatik bat ere ez du sozialisten laguntzarik jaso.”
Jarrera honek nolabaiteko zuribidea izango luke “botoa era koherente batean emango balitz, baina PSOEk aurkeztu dituen arrazoiketetan adostasun batera heltzeko proposamena zeukala azpimarratu du beti, nahiz eta gero, errealitatean, bestelako jarrera erakutsi duen. Errealitatean mantendu duen jarrerarekin ikusi da akordio batera heltzeko daukan benetako borondate eza.”
Edozein kasutan, EAJ, EA eta EBk beraien “poztasuna adierazi dute euskal kultur mundua hobetzen lagunduko duen plan honen onespenarengatik.” Plan hau eztabaida luze baten ondorio garbia da. Helburua lortu izana , hiru alderdi politikoek izan duten jarrera irekiari esker eman da, hots, alderdi politiko guztien proposamenak onartuak izateagatik. Nahiz eta proposamenen barruan Alderdi Popularreko bat ere ez izan, azken hauek, berriro ere, ez dute ekarpenik egin nahi izan.
Nabarmenak...
Eusko Legebiltzarra
2024/11/21
Eusko Legebiltzarra
2024/11/14
Eusko Legebiltzarra
2024/10/31
Eusko Legebiltzarra
2024/10/24
Eusko Legebiltzarra
2024/10/17
Berri ikusiagoak...
Eusko Legebiltzarra
2024/06/20
Eusko Legebiltzarra
2024/05/14
Eusko Legebiltzarra
2023/08/01
Eusko Legebiltzarra
2024/06/20
Eusko Legebiltzarra
2024/02/15