Prentsa Aretoa
2004/11/02
ORMAETXEAK, ERTZAINTZA SHENGEN HITZARMENEAN SARTZEA ESKATU DIO ESTATUKO GOBERNUARI
Xabier Ormaetxea Euzko Abertzaleak Legebiltzar Taldeko ordezko bozeramaleak, Ertzaintza Shengen Hitzarmenean sartzeko Ez Legezko Proposamena aurkeztu du osoko bilkuran eztabaidatua izan dadin.
Xabier Ormaetxea Euzko Abertzaleak Legebiltzar Taldeko ordezko bozeramaleak, Ertzaintza Shengen Hitzarmenean sartzeko Ez Legezko Proposamena aurkeztu du osoko bilkuran eztabaidatua izan dadin."
Eusko Legebiltzarraren Osoko Bilkurak, 1999ko azaroaren 19an Ez Legezko Proposamena onartu zuen. Bertan Eusko Legebiltzarrak Estatuko Gobernuari eskatzen zion Ertzaintza sar zezan Shengen-go Akordioaren aplikazio-hitzarmenean aipatzen den polizia-gorputzen taldean.
Esandako akordioa onartua izan zen legebiltzar talde guztien aldeko botoekin PP eta Euskal Herritarrok alderdietako legebiltzarkideen botoak kenduta. Azken hauek abstenitu egin ziren.
5 urte igaro dira eta Estatuko Gobernuak ez du ezer egin eskari honi dagokionez. Honakoa guztiz arrazoizkoa eta beharrezkoa delarik Europa mailako segurtasun eta justiziaren eraginkortasun osorako. Behar besteko arrazoiak ere badira legebiltzarreko ekimen hau justifikatzeko.
Garai hartan eman ziren arrazoiek bizirik diraute orain ere. Alde batetik Ertzaintza polizia talde integrala delako eta bestetik lurralde osoan zabaldurik dagoelako eta modu eraginkorrean ekiten dielako dagozkion eskumenei. Gauzak horrela, guztiz ulergarria eta beharrezkoa da, Espainiako Erresumak Shegen-go Akordioa bereganatu duela, Ertzaintza osatzen duten agenteak ere Akordio honetan sartzea. Beraz behin eta berriz eskatu beharrean gaude Ertzantzaren parte hartzea Shegen hitzarmenean, ez baita lehen aipatutako osoko bilkuran esandakoaren kontrako zentzuzko arrazoirik eman.
Horregatik guztiagatik, “Eusko Legebiltzarrak Estatuko Gobernuari eskatzen dio Shengen-go Hitzarmenaren aplikazio-hitzarmenean aipatzen den polizia-gorputzen taldean Ertzaintza sar dezan berehalakotasun osoz.
Ez legezko Proposamen honek, Pafa Larreina eta Antton Karrera hurrenez hurren EA eta Ezker Batua alderdietako bozeramaleen laguntasuna izan du.
Nabarmenak...
Eusko Legebiltzarra
2024/11/21
Eusko Legebiltzarra
2024/11/14
Eusko Legebiltzarra
2024/10/31
Eusko Legebiltzarra
2024/10/24
Eusko Legebiltzarra
2024/10/17
Berri ikusiagoak...
Eusko Legebiltzarra
2024/06/20
Eusko Legebiltzarra
2024/05/14
Eusko Legebiltzarra
2023/08/01
Eusko Legebiltzarra
2024/06/20
Eusko Legebiltzarra
2024/02/15