Prentsa Aretoa
2026/03/26
Eusko Legebiltzarrean abian jarri da aisialdiko kanpamenduetan adingabeen babesa indartzeko eta kontrola areagotzeko arau-aldaketa
EAJ-PNVk eta PSE-EEk kritikatu dute Bilduk Gazteriaren Legearen aldaketa oztopatzen eta atzeratzen saiatu izana, horrek arriskuan jartzen uda honetan indarrean egon ahal izatea
Eusko Legebiltzarrak onartu du Gazteriari buruzko 2/2022 Legea aldatzeko lege-proposamen baten aintzat hartzea, haur eta gazteen aisialdiko jardueretan adingabeen babesa indartzeko eta administrazio-kontrolerako mekanismoak areagotzeko helburuarekin. EAJ-PNVk eta PSE-EEk bultzatutako ekimenak, horrela, bere izapidetze parlamentarioari hasiera eman dio, uda honetan indarrean jar dadin helburuarekin.
Jeltzaleek eta sozialistek osoko bilkuran kritikatu dute Bilduk arau-aldaketa hau oztopatzen eta atzeratzen saiatu izana, irakurketa bakarreko prozeduraz izapidetzea betoz eragotziz eta, horrenbestez, udako denboraldirako indarrean jartzea arriskuan jarriz. “Jokoan dagoena adingabeen babesa denean, ez dago denborarik galtzeko. Zergatik jarri dizkiozue oztopoak lege hau ahalik eta azkarren martxan egon dadin?”, adierazi du EAJ-PNVko legebiltzarkide Ander Añibarrok.
Bestalde, PSE-EEko parlamentari Itxaso Asensiok azpimarratu du erreformaren beharra, “haur, neska-mutil eta nerabeentzat ingurune seguruak bermatzeko”. “Familiek jakin dezaten, seme-alabak aisialdi hezitzaileko jarduera batean uzten dituztenean, zainduta eta babestuta egongo direla. Eta administrazioak kontrola egingo duela eta baldintza guztiak betearaziko dituela”.
Aldatutako lege-testuaren neurri nagusien artean nabarmentzekoa da adingabeek parte hartzen duten aisialdiko jarduerak hasi aurretik erantzukizunpeko adierazpena aurkezteko betebeharra. Agiri hori Eusko Jaurlaritzako Gazterian edo jarduera egingo den lurralde historikoko foru-aldundian aurkeztu beharko da. Era berean, erreformak sexu-izaerako delituen aurkako bermeak indartzen ditu, adingabeekin ohiko harremana duen langile guztiek ziurtagiri negatiboa egiaztatu beharra ezarriz.
Lege-proposamenak, halaber, hobekuntzak sartzen ditu gazteentzako zerbitzu eta ekipamenduen aitortza ofizialean; izan ere, administrazio-ebazpen espresua izan beharko dute, eta arau-hausteen araubidea argitzen du, zerbitzuen ematean segurtasuna, erantzukizuna eta kalitatea indartzeko.
Erreformak, halaber, zigor-araubidea gogortzen du, eta arau-hauste larri eta oso larri berriak txertatzen ditu. Zehatu egingo da erantzukizun zibileko asegururik eta sexu-delituen aurrekari negatiboen ziurtagiririk ez izatea, instalazio eta ekipamenduetan segurtasun-neurririk ez edukitzea, edota arrazakeria, xenofobia, indarkeria matxista edo bestelako edozein indarkeria sustatzen duten jarduerak gauzatzea…
Nabarmenak...
Eusko Legebiltzarra
2026/04/01
Eusko Legebiltzarra
2026/03/20
Eusko Legebiltzarra
2026/03/05
Eusko Legebiltzarra
2026/02/26
Eusko Legebiltzarra
2026/02/20
Eusko Legebiltzarra
2026/01/31
Berri ikusiagoak...
Eusko Legebiltzarra
2024/12/31
Eusko Legebiltzarra
2024/12/12
Eusko Legebiltzarra
2025/04/07
Eusko Legebiltzarra
2024/12/20
Eusko Legebiltzarra
2025/04/14

HARREMANETARAKO
WWW.EAJ-PNV.EUS






















