Prentsa Aretoa
2025/10/16
EAJ-PNVk eta PSE-EEk ekimen bat aurkeztu dute Eusko Legebiltzarrean Euskadin indarkeria jardun politikorako bide gisa erabiltzea arbuiatu eta gaitzesteko
Jeltzaleek eta sozialistek Legez Besteko Proposamena erroldatu dute Legebiltzarrean, Gasteizen urriaren 12an izandako indarkeriazko gertakarien ostean
EAJ-PNVko eta PSE-EEko talde parlamentarioek Legez Besteko Proposamen bat erroldatu dute gaur goizean, Eusko Legebiltzarrak indarkeria arbuiatu eta gaitzesteko, Euskadin ekintza politikorako bitarteko gisa. Falangeak egindako deialdira bertaratutako pertsonek, GKSko kideek, Ernaik eta beste kolektibo batzuek eragindako istiluen ondorioz, joan den igandean, urriaren 12an, Gasteizen izandako istilu larriei erantzuten die ekimenak.
Joseba Diez Antxustegi (EAJ-PNVko bozeramailea) eta Ekain Ricok (talde sozialistako idazkari nagusia) aurkeztu duten ekimen legegilean, Falangeak ordezkatzen duen faxismoaren gaitzespenarekin bat datoz jeltzale eta sozialistak, eta indarkeria jardun politikorako bide gisa erabiltzean jartzen dute arreta. "Bizikidetzaren, errespetuaren eta askatasunaren aurka doan zerbait da, gizarte demokratiko batean lekurik ez duena".
EAJ-PNV eta PSE-EEk hiru puntu proposatzen dituzte:
1. Eusko Legebiltzarrak irmo eta sendo gaitzesten ditu joan den urriaren 12an Vitoria-Gasteizen gertatutako indarkeriazko ekintzak, eta publikoki gaitzesten ditu horien arduradunak, euren jokabideengatik justiziaren aurrean erantzun dezaten esperoan.
2. Eusko Legebiltzarrak berresten du ez dela legitimoa indarkeria edozein helburu edo ideia politiko defendatzeko bitarteko gisa erabiltzea. Zentzu horretan, eragile politiko eta sozial guztiei, bai eta Euskadiko herritarrei oro har ere, eskatzen die irmoki arbuiatu eta gaitzesteko indarkeria gure herrietan eta hirietan jardun politikorako bide gisa erabiltzea.
3. Eusko Legebiltzarrak elkartasuna adierazten die gertakari horien ondorioak jasan zituzten pertsonei eta establezimenduei, eta aitortza eta babesa erakusten die Ertzaintzako eta Vitoria-Gasteizko Udaltzaingoko agenteei, bai gertakarietan egindako lan profesional eta arduratsuagatik, bai eta gure herri eta hirietan segurtasuna eta bizikidetza bermatzeko egiten duten etengabeko lanagatik.
Nabarmenak...
Eusko Legebiltzarra
2025/10/27
Eusko Legebiltzarra
2025/10/24
Eusko Legebiltzarra
2025/10/08
Eusko Legebiltzarra
2025/10/02
Eusko Legebiltzarra
2025/10/01
Eusko Legebiltzarra
2025/09/22
Berri ikusiagoak...
Eusko Legebiltzarra
2024/06/20
Eusko Legebiltzarra
2024/05/14
Eusko Legebiltzarra
2024/06/20
Eusko Legebiltzarra
2024/05/06
Eusko Legebiltzarra
2024/12/12

HARREMANETARAKO
WWW.EAJ-PNV.EUS






















