Prentsa Aretoa
2025/03/25
EAJ-PNVk eta PSE-EEk aldarrikatu dute atzerriko tituluen homologazioa Euskadira eskualdatzea legezkoa dela, eta haren baliogabetzeak pertsona kaltetuei eragindako ondorioak deitoratu dituzte
Jeltzaleek eta sozialistek Legez Besteko Proposamena izapidetu dute Eusko Legebiltzarrean, Eusko Jaurlaritzari eskumenaren transferentzia babesteko dituen mekanismo guztiak erabiltzera animatzen

EAJ-PNVk eta PSE-EEk legez besteko proposamen bat izapidetu ute gaur goizean Eusko Legebiltzarrean, atzerriko goi-mailako hezkuntza-tituluen homologazioa Euskadiri eskualdatzearen “legezkotasuna eta konstituzionaltasuna” defendatzeko. Gasteizko Ganberako Osoko Bilkurak orain eztabaidatu beharko duen testuan, jeltzaleek eta sozialistek ere deitoratu dute transferentzia hori baliogabetzeak ondorioak izango dituela Euskadin kaltetutako pertsonentzat, eta Lakuako Gobernuari dei egin diote “eskura dituen mekanismo guztiak erabil ditzan” Espainiako Gobernuaren eta Eusko Jaurlaritzaren arteko akordio politikoa defendatzeko.
Ekimenak gogorarazten du autogobernua “ongizatearen sinonimoa dela herritar guztientzat”, eta Gernikako Estatutua osatzeko egiten ari den lana azpimarratzen du. Lan horren ondorioz, joan den martxoan erabaki zen atzerrian lortutako tituluen homologazioa eskualdatzea. Martxoaren 21ean, Auzitegi Gorenak transferentzia baliogabetu zuen, eta neurri horrek ehunka pertsona utzi zituen Euskadin lan egiteko aukerarik gabe, titulu homologaturik ez zutelako.
Gorenaren epaiaren ondoren, EAJ-PNVk eta PSE-EEk LBP bat erregistratu dute, testu honekin:
“Eusko Legebiltzarreko Osoko Bilkurak babesten du guztiz legezkoa eta konstituzioaren araberakoa dela atzerriko goi-mailako hezkuntza-sistemetan lortutako tituluak Espainiako unibertsitate-titulu ofizialtzat aitortzeko homologazio- eta baliokidetasun-funtzio eta zerbitzuen eskualdaketa Euskadira. Ildo horretan, Eusko Jaurlaritzari dei egiten dio eskura dituen legezko mekanismo guztiak erabil ditzan transferentzia hori defendatzeko. Eusko Legebiltzarraren Osoko Bilkurak deitoratu egiten ditu baliozkotu gabe dauden atzerriko goi-mailako titulazioak dituzten Euskadiko ehunka pertsonei eragindako kalteak, bai eta transferentzia hori baliogabetzeak euskal gizarte osoari eragiten dizkion ondorioak ere”.
“Akordio politiko bat lortu dugu Euskadik atzerrian lortutako tituluen homologazioa kudeatu ahal izateko, eta eskumen hori, gainera, Gernikako Estatutuan sartuta dago. Neurri horrek profesionalen sarrera bizkortuko zuen behar dituzten sektoreetan, hala nola osasunarenean. Gorenaren epai onartezin horrek Euskadiko autogobernuari eraso egiten dio, eta, are okerragoa dena, Euskadin bizi garen pertsonen ongizateari eragiten dio”, azaldu du Joseba Diez Antxustegik, EAJ-PNVk Eusko Legebiltzarrean duen bozeramaileak. “Espero dugu Eusko Legebiltzarra osatzen duten gainerako alderdi politikoek bat egitea Euskadi, haren autogobernua eta euskal herritarrengan izan ditzakeen inplikazioak defendatzen dituen ekimen honekin”, berretsi du.
Bestalde, Talde Sozialistako idazkari nagusi eta autogobernuaren arloko bozeramaile Ekain Ricok nabarmendu duenez, “Alderdi Sozialistatik, transferentzia hori negoziatu duten bi gobernuetako kide gisa, transferentzia horren legezkotasuna eta konstituzionaltasuna defendatzen ditugu, eta hura defendatzeko eskura ditugun legezko mekanismo guztiak erabiltzearen alde gaude”.
Ricoren ustez, halaber, erabaki judizialak “kalte handiak eragiten dizkie beren tituluak homologatzeko zain dauden herritarrei, linbo batean geratzen dela ikusten baitute, baina baita gizarte osoari ere, osasun-arretari dagokionez, ez baita ahaztu behar 200 pertsona baino gehiago daudela zain arlo horretako tituluak homologatzeko eta gure Osasun publikoan sartu ahal izateko”.
Nabarmenak...
Eusko Legebiltzarra
2025/05/08
Eusko Legebiltzarra
2025/04/14
Eusko Legebiltzarra
2025/04/07
Eusko Legebiltzarra
2025/03/20
Eusko Legebiltzarra
2025/03/13
Berri ikusiagoak...
Eusko Legebiltzarra
2024/06/20
Eusko Legebiltzarra
2024/05/14
Eusko Legebiltzarra
2024/06/20
Eusko Legebiltzarra
2024/02/08
Eusko Legebiltzarra
2024/02/15
Eusko Legebiltzarra
2024/02/01