Prentsa Aretoa
2025/03/06
EAJ-PNVk berretsi egin du Euskadiko industria sustatzeko Euskal Finantza Aliantzaren aldeko apustua, eta oposizioa gonbidatu du Eusko Legebiltzarrean babesa ematera
Alaitz Zabalak gogorarazi du asmo handiko ekimen honen helburua 4.000 milioi euro mobilizatzea dela, lankidetza publiko-pribatuari esker

EAJ-PNVk erabateko babesa agertu dio gaur Pradales lehendakariak eta Eusko Jaurlaritzak aste honetan bertan aurkeztutako Euskal Finantza Aliantzari. Finantza tresna berri honi buruzko eztabaidan, Alaitz Zabala legebiltzarkide jeltzaleak gogorarazi du asmo handiko ekimen honek 4.000 milioi euro mobilizatu nahi dituela lankidetza publiko-pribatuari esker, eta Eusko Legebiltzarra osatzen duten talde politikoak gonbidatu ditu haren sorrera babestera. Izan ere, Ganberak Jaurlaritzaren aurrekontua aldatu beharko du Euskal Funts bat sortzeko.
Alaitz Zabalak gogorarazi du aliantza berri horrek Euskadiko ekonomia eta industria eraldatuko duten eta proiektu handietarako enpresa errotzea sustatuko duten finantza tresna publiko-pribatu berriak aktibatzeko eta garatzeko balio beharko duela. “Gure finantza-giharra aktibatzea da kontua”, azaldu du EAJ-PNVko legebiltzarkideak, “baina ekosistema ekonomiko indartsu eta erakargarri baten aldeko apustu sendoa egin behar dugu, ekintzaileei eta enpresei ziurtasunak sortuko dizkiena, talentua eta inbertsioa erakarriko dituena”.
EAJ-PNVren talde parlamentarioak Eusko Legebiltzarra osatzen duten gainerako indarrak ere gonbidatu ditu Euskal Finantza Aliantza eta Euskal Funts Subiranoa sortzera. “Gure enpresekin bat datozen industria politiken alde egiten jarraitu behar dugu, apustu sendoa duten agintariak behar ditugu, erakundeetan egonkortasuna behar dugu, aurrekontuak behar ditugu, fiskalitate justu eta erakargarria behar dugu. Guk argi daukagu, beti izan dugu argi: Euskadiren alde egiten dugu, gure enpresen alde, gure ekoizpen sarearen alde, industria politikaren alde...”, zerrendatu du.
“EAJ-PNVtik baietz esaten diogu enpresei inbertsioak egiten eta enplegua sortzen laguntzeari, gure enpresen lehiakortasuna hobetzeari, deskarbonizazioan laguntzeari, haien segurtasuna bermatzeari, haiei laguntzeari... Eta zuek? Zuek zer diozue?”, esan dio oposizioari.
Nabarmenak...
Eusko Legebiltzarra
2025/04/14
Eusko Legebiltzarra
2025/04/07
Eusko Legebiltzarra
2025/03/25
Eusko Legebiltzarra
2025/03/20
Eusko Legebiltzarra
2025/03/13
Berri ikusiagoak...
Eusko Legebiltzarra
2024/06/20
Eusko Legebiltzarra
2024/05/14
Eusko Legebiltzarra
2024/06/20
Eusko Legebiltzarra
2024/02/08
Eusko Legebiltzarra
2024/02/15
Eusko Legebiltzarra
2024/02/01