Prentsa Aretoa
2025/02/06
EAJ-PNVk nabarmendu du Euskadi dela Europako Gobernuen artean osasun-jarduera itundura gutxien bideratzen duena, %5 baino ez
EAJ-PNVren osasun gaietarako bozeramaileak, Jon Aiartzak, oposizioari gogorarazi dio Imanol Pradalesen Gobernuak inoizko baliabide gehien bideratu dituela Osasunera, 5.115 milioi euro

Euskadi da Europako Gobernuen artean osasun arloan jarduera itundura gutxien finantzatzen duena, eta kopuru hori Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailaren aurrekontuaren %5etik behera dago. “Zenbateko hori, zalantzarik gabe, Estatuko batez bestekoa baino askoz txikiagoa da, eta Europako herrialde gehienek baino askoz gutxiago bideratzen dugu arlo horretara. Izan ere, haien osasun-sistemek askoz ere gehiago dute oinarritzat ekimen pribatua. Datu horrek beste behin ere argi erakusten du gure konpromisoa osasun publikoarekin eta Osakidetzarekin”, azaldu du goizean EAJ-PNVren osasun gaietarako bozeramaileak Eusko Legebiltzarrean, Jon Aiartzak.
Datu horrek oposizioaren salaketak gezurtatu ditu, EAJ-PNVko ordezkariaren arabera, legez besteko proposamenak “errealitatearekin bat ez datozen baieztapenak” ditu. “Zein datu eman dituzue? Bat ere ez”, salatu du ordezkari jeltzaleak.
Jon Aiartzak gogorarazi du Osasun Saileko titularitate publikoko zerbitzurik ez dela pribatizatu, eta legealdi honetan Osakidetzak sortu dituen baliabide guztiak publikoak direla. Halaber, nabarmendu du Imanol Pradalesen Gobernuak Osasun Sailean egin duen inbertsioa inoizko handiena dela: “Sekula ez da gehiago inbertitu. 5.115 milioi euro, aurreko ekitaldian baino 220 milioi gehiago. Azken bost urteetan 1.150 milioitik gorako igoera, eta azken hamarkadan %50eko hazkundea”. Horrez gain, Enplegu Publikoko Eskaintzen bidez plantilla handitu dela ere azpimarratu du. “2014ko hauteskunde sindikaletan 37.000 pertsonak zuten bozkatzeko eskubidea, eta 2024ko azken hauteskundeetan, berriz, 46.000k. Ez dago datu argiagorik Osakidetzako plantillaren hazkundea eta sendotzea ulertzeko”, azaldu du Aiartzak.
EAJ-PNVren talde parlamentarioko ordezkariak 2023ko “Los Servicios Sanitarios de las Comunidades Autónomas” txostena aipatu du, Osasun Publikoaren Defentsarako Elkarteen Federazioak egina. “Eta non kokatzen gaituzte? Sailkapenaren goialdean, Nafarroarekin batera”, gogorarazi du Jon Aiartzak. “Zuek txosten hau beste batzuetan erabili duzue, Euskadi beherago kokatzen zenean datu hauei erreferentzia egiten zenieten. Orain, ordea, ez diozue erreferentziarik egiten”.
Osoko bilkurak EAJ-PNVren eta PSE-EEren zuzenketa onartu du, eta horren bidez Eusko Jaurlaritza premiatu du osasun-sistemaren kudeaketa publikoa sendotzen jarraitzera eta osasun-zentro eta zerbitzuen jabetza publikoa mantentzera. Halaber, Osakidetzaren zerbitzu-zorroa zabaltzen jarraitzeko eskatu dio, baliabide, azpiegitura, ekipamendu eta profesional berriak gehituz, osasun-sistema unibertsal, publiko, kalitatezko eta ekitatiboa bermatzeko.
Nabarmenak...
Eusko Legebiltzarra
2025/03/20
Eusko Legebiltzarra
2025/03/13
Eusko Legebiltzarra
2025/03/06
Eusko Legebiltzarra
2025/02/26
Eusko Legebiltzarra
2025/02/25
Berri ikusiagoak...
Eusko Legebiltzarra
2024/06/20
Eusko Legebiltzarra
2024/06/20
Eusko Legebiltzarra
2024/05/14
Eusko Legebiltzarra
2024/02/08
Eusko Legebiltzarra
2024/02/15
Eusko Legebiltzarra
2024/02/01