Prentsa Aretoa
2024/09/18
EAJ-PNVk industria jasangarriaren euskal eredu propioaren aldeko apustua egin du, Euskadiren ongizatea bermatzen jarraitzeko
Markel Olanok, Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasun Batzordeko bozeramaile jeltzaleak, defendatu du “anbiziotsuak izan behar dugula” etorkizuneko politika industriala garatzeko eta EAJ-PNV prozesu hori lideratzeko prest dagoela azpimarratu du
Mikel Jauregik, Industria, Transizio Energetiko eta Jasangarritasun sailburuak, esparru garrantzitsu horretan legegintzaldirako Gobernuak dituen erronka nagusiak azaldu ditu gaur eta Markel Olanok, arloko Batzordeko EAJ-PNVko bozeramaileak, proposamenaren "anbizioa eta ausardia" txalotu eta nabarmendu du. Olanok bat egin du Euskadiren ongizatea bermatzeko industria jasangarriaren euskal ereduaren aldeko apustuarekin, helburu nagusia "etorkizuneko euskal industriaren oinarriak ezartzea" dela esan du eta alderdi jeltzalea prozesu hori lideratzeko prest dagoela azpimarratu du. "Etorkizuneko euskal industria lehiakorragoa izan beharko da eta hiru trantsizioek sortzen dituzten aukerak probesten jakin beharko du, batez ere energetikoa eta digitala", adierazi du.
Euskadik izaera industriala "oso errotua" duela gogoratu du Gipuzkoako Ahaldun Nagusi ohiak eta, horregatik, herri bezala Euskadik eskuartean duen erronka "izugarria" dela ohartarazi du. "Koiuntura ekonomikoak horretarako aukera ematen digula probestuz, arnas luzeko apustuak eta eraldaketak orain egiteko erabakia hartu da. Orain da unea", azpimarratu du. Olanoren esanetan, Gobernu programaren sarreran esaten den bezala, "berrindustrializazioak baldintzak sortu behar ditu kalitatezko enplegu baten bidez aberastasuna sortzeko eta banatzeko, zerbitzu publiko sendoak sostengatzeko eta inor atzean ez geratzea bermatuko duten gizarte politikak garatzeko. Horixe da garapen jasangarriko euskal eredua".
Ongizatea bermatzeko tresna nagusia industria eta enpresa osasuntsuak direla defendatu du Olanok, eta horregatik "kezkagarria" iruditzen zaio "ezker muturretik behin eta berriro gure eredua zalantzan ipintzea. Asko dago hobetzeko, baina mundu mailan gizarte kohesio handiena duten herrien artean gaude. Ez dezagun arriskuan ipini, aberastasuna banatu beharrean txirotasuna banatu behar izango dugulako", gaitzetsi du.
Industria, Transizio Energetiko eta Jasangarritasun Sailak hartuko dituen neurrien artean, Olanok nabarmendu ditu, besteak beste, 2028rako Industria Garatzeko Plana, enpresa txiki eta ertainetan industria 4.0 eta 5.0 txertatzeko; lurzoru industrialen berreskurapena; finantza tresnen indartzea, erronkei aurre egin ahal izateko; trantsizio energetikoa burutu; ekintzaileak babestea; azpiegiturak eraikitzea; nazioarteratzea indartzea, edota Euskadiren autonomia energetikoa handitzeko asmoan sakontzea.
Nabarmenak...
Eusko Legebiltzarra
2024/10/03
Eusko Legebiltzarra
2024/10/03
Eusko Legebiltzarra
2024/09/26
Eusko Legebiltzarra
2024/09/25
Eusko Legebiltzarra
2024/09/25
Berri ikusiagoak...
Eusko Legebiltzarra
2024/06/20
Eusko Legebiltzarra
2023/08/01
Eusko Legebiltzarra
2024/05/14
Eusko Legebiltzarra
2024/06/20
Eusko Legebiltzarra
2024/02/15