Prentsa Aretoa

2024/09/17

EAJ-PNVk burokrazia sinplifikatuko duen administrazio digital arin eta erraza bultzatzen jarraitzearen aldeko apostua egin du

Jon Andoni Atutxak, Erakunde eta Gobernantza Batzordeko bozeramaile jeltzaleak, Euskadiko biztanleriaren ongizatea hobetzen jarraituko duen autogoberno gehiago aldarrikatu du

rss Ezagutzera eman
EAJ-PNVk burokrazia sinplifikatuko duen administrazio digital arin eta erraza bultzatzen jarraitzearen aldeko apostua egin du

ARGAZKIA JAITSI

Gero eta azkarrago doan gizartearen beharrizan berriei administrazioak berehala erantzuteko gaitasuna garatzeko ahaleginean irmo jarraitzea aldarrikatu du gaur Jon Andoni Atxutxak, Erakunde eta Gobernantza Batzordeko EAJ-PNVko bozeramaileak. Esan duenez, herritarren izapideak sinplifikatuko dituen administrazio arin eta erraza beharrezkoa da helburu hori lortzeko. Era berean, Euskadiko ongizatea hobetzen jarraituko duen autogobernu gehiagoren aldeko apustua ere egin du.

Maria Ubarretxena Gobernantza, Administrazio Digitala eta Autogobernu sailburuaren agintaldiaren helburu eta erronken azalpenari jarraituz, Atutxak administrazio publikoa "aldaketa eta eraldaketa garai batean aurrera doala" nabarmendu du. Ildo horretatik, "herritarrek gaur eskatzen duten erantzunaren abiadurak" admistrazioari etengabe hobetzen jarraitzera bultzatzen diola nabarmendu du. "Behartzen gaitu gure administrazioak berehala erantzuteko gaitasuna garatzen jarraitzea", esan du.

Herritarren izapideak sinplifikatu eta errazteko, bozeramaile jeltzalearentzat ezinbestekoa da berrikuntza publikoa eta eraldaketa digitalean aurrera egitea, administrazio digital erraz eta arinago bat lortzeko. "Eraldaketa digitala erronka eta aukera bat da herritarrekin harreman handiagoa eta hobea izateko", azpimarratu du.

Era berean, Euskadiko ongizatea hobetzen jarraitzeko autogobernu gehiagoren aldeko apustua berretsi du Atutxak. "Zenbat eta autogobernu gehiago izan, orduan eta ongizate handiagoa izango dogu. Horregatik, legegintzaldi honetan sailaren lehentasun nagusia autogobernua defendatzea, zabaltzea eta hobetzea izango da", azaldu du bozeramaile jeltzaleak, eta sailburuarekin bat etorriz, "Gernikako Estatutua osorik betetzea" beharrezkoa dala aldarrikatu du. "Legea delako eta legeak betetzen direlako, eta gure gizarteak ezin duelako zalantzan jarri lortutako akordioak bete egiten direla", gaitzetsi du.