Next Euskadi

Prentsa Aretoa

2024/07/02

Pedro Sáez de Castillo, EAJ-PNVren legebiltzarkide berria

Bi hamarkada baino gehiagoz Lanbide Heziketako irakasle izan da Egibiden eta Nerea Melgosa ordezkatu du Eusko Legebiltzarrean, sailburu izendatu ondoren

rss Ezagutzera eman
Pedro Sáez de Castillo, EAJ-PNVren legebiltzarkide berria

ARGAZKIA JAITSI

Pedro Sáez de Castillok (Gasteiz, 1973) ordezkatuko du Nerea Melgosa EAJ-PNVren talde parlamentarioan. Nerea Melgosa Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoko sailburu izendatu ondoren etorri da aldaketa.

Pedro Sáez de Castillo Politika eta Administrazio Zientzietan lizentziaduna da, eta bi hamarkada daramatza Egibiden lanbide-heziketako irakasle gisa lanean. Orain arte, Giza Baliabideak eta Administrazio Publikoa irakasgaiak eman ditu bertan. Eusko Legebiltzarreko Euzko Abertzaleak taldeko kidea da gaur goizetik.