Next Euskadi
Alderdi Eguna 2024

Prentsa Aretoa

2024/06/28

EAJ-PNV 10 batzorderen buru izango da Eusko Legebiltzarrean

Euzko Abertzaleak legebiltzar taldeak ere finkatu ditu bere bozeramailetzak horietako bakoitzean

rss Ezagutzera eman
EAJ-PNV 10 batzorderen buru izango da Eusko Legebiltzarrean

ARGAZKIA JAITSI

XIII. legegintzaldiak aurrera jarraitzen du. Joan den asteko inbestidura saioaren, larunbateko lehendakariaren kargu-hartzearen eta Eusko Jaurlaritza osatuko duten sailburuen izendapenen ondoren, gaur goizean eratu dira batzordeak Legebiltzarrean. Guztira 20 batzorde izango dira, eta horietatik 10etan EAJ-PNV izango da buru. Zehazki, honako hauetan:

-        Erakunde, Gobernantza eta Segurtasuna: Olatz Peon.

-        Industria, Trantsizio Energetikoa eta Jasangarritasuna:: Mikel Arruabarrena.

-        Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza: Aritz Abaroa.

-        Hezkuntza: Alazne Arana.

-        Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoa: Maitane Ipiñazar.

-        EiTBren kontrola: Jonatan Moreno.

-        Osasuna: Elena Lete.

-        Zientzia, Unibertsitate eta Berrikuntza: Xabier Barandiaran.

-        Europako Gaien eta Kanpo Harremanak: Naiara Bedialauneta.

-        Berdintasuna eta Garapenerako Lankidetza: Irina Rabalo.

Era berean, Euzko Abertzaleak taldeak batzorde bakoitzean talde parlamentarioaren bozeramaile nor izango den ere zehaztu du.

"Legebiltzarreko batzordeen eraketan gaur goizean adostutako lehendakaritzen banaketa logikoa da, koherentea talde bakoitzak Ganberan duen ordezkaritzarekin eta indarrarekin. Banaketa hori Jaurlaritza sostengatzen dugun taldeen arteko akordiotik sortu da, baina kortesia parlamentarioagatik beste alderdi batzuek ere presidentziak izatea ahalbidetzen du ", adierazi du Joseba Diez Antxustegi EAJ-PNVren Eusko Legebiltzarreko bozeramaileak.