Prentsa Aretoa
2024/06/20
Imanol Pradales: “Anbizio eta apaltasun osoz lan egingo dut euskal herritarrok Euskadiz harro egon gaitezen”
EAJ-PNVko Lehendakarigaiak gaur Eusko Legebiltzarrean egin den eratze-bilkuran bere buruari ezarri dion lehentasun nagusia izan da Euskadi ongizatean eta autogobernuan eta eragile global gisa hazi araztea
EAJ-PNV eta PSE-EE alderdien arteko akordioa, ongizatean, aurrerabidean, autogobernuan eta Euskadi globalaren eraldaketan aurrera egiteko
HITZARMENA - 2024/06/20Imanol Pradales - Inbestidura saioa
HITZALDIA - 2024/06/20
“Euskadin sinesten dut. Euskadi anitz, oparo, ireki, bidezko eta aske batean sinesten dut. Denontzako Euskadi batean sinesten dut, non denon arteko berdintasuna nagusi izango den. Emakumeen eta gizonen arteko berdintasun erreal eta eraginkorra izango dugun Euskadi bat. Aberastasuna eta enplegua sortzeko, arriskuak hartzen dakien eta ekintzailetzaren bidea hartzen eta inbertitzen duena babesten eta bere ahalegina txalotzen duena. Euskadi langilea, ahalegina egiten duena, pertsona guztiak zaintzen dituena. Bizitoki zoriontsua, non jendeak bizitzaz gozatzen dakien eta zoriontsu bizi daitekeen. Helburu horrekin arituko naiz eta lan egingo dut egunero Zorroztasun osoz, nigandik hasita eta Gobernuaren jarduera guztietan. Zerbitzu publikoak eskatzen duen apaltasunarekin. Euskadiren alde. Euskadiren mesedetan”. Hala amaitu du Imanol Pradalesek, EAJ-PNVren Lehendakarigaiak, gaur goizean Eusko Legebiltzarrean egin den inbestidura bilkuran eman duen diskurtsoa. Bertan eman ditu bere Gobernu Programaren xehetasunak, eta planteatzen dituen erronkak eta esparru estrategikoa azaldu ditu datozen urteotan Euskadi ongizatean eta autogobernuan zein eragile global gisa hazi araztera begira.
Pradalesek hitza hartzean esan dituen lehen hitzak dedikatu ditu egungo une historikoaren diagnostikoa eginez, eta Euskadik egonkortasun eta akordioen iturri izateko daukan gaitasuna goraipatu du, populismoen eta estremismoen gorakadaren eraginez nazioartean bizi den egoera konplexua aintzat harturik. “Euskadik egonkortasun politiko, instituzional, ekonomiko eta sozialaren iturri izaten jarraitu behar du. Herri fidagarria, segurtasuna eta aukerak ematen dituena bizi proiektuak, enpresarialak, kulturalak eta zientifikoak garatzeko orduan. Unean uneko egoerara egokitzeko gai den herria, errealitate eta behar berriei erantzuten dakiena”, proposatu du.
Ildo honetatik, Lehendakarigaiak nabarmendu du Euskadik gaur egun dituen erronka handiak gainditzeko gako nagusia dela ezberdinen arteko elkarlana, eta akordioen legegintzaldia izatea eskatu du, bereziki Herriaren ongizateari eta etorkizunari dagozkien gaietan. “Konfiantza daukat, bai eta behar besteko akordioak adosteko erabaki irmoa ere ,osasun sistema hobetzeko, zaintza-eredua hobetzeko, belaunaldien arteko elkartasuna egokitzeko neurriak hartzeko, euskararen normalizazioa, autogobernuaren sustapena, nazioarteko estrategien garapena, zientzian eta berrikuntzan aurrera egitea, trantsizio ekonomikoa edo birsorkuntza demokratikoa lortzeko. Ziur nago akordio eta itun handiko legegintzaldia izatea lortuko dugula. Eta hitzematen dut, hori lortzeko, atsedenik gabe lan egingo dudala Akordioak eta itunak lortzeko eta paradigma berri bati erantzuteko”, ziurtatu du.
Garatuko duen Gobernu Programari dagokionez, Pradalesek aldarrikatu du itun sozial berri bat egiteko beharra, egungo errealitate sozial berriari eta azken hamarkada hauetan eman diren aldaketei erantzungo diena, bereziki pandemiaren ondorioz, eta agenda hirukoitza izango du tresna nagusi Euskadi ongizatean hazi arazteko, eragile global gisa izan dezakeen zeregina garatzeko eta egungo desparekotasun egoerei konponbidea emateko. “Helburua da eredua eraldatzea eta berritzea, gizartearen eskaera eta behar berriei erantzun egokia emateko. Politika publikoak hobetzea eta optimizatzea, eta lortu dugun ongizate hori zabaltzen jarraitzeko aukera emango diguten politika berriak sustatzea. Etorkizuneko ekonomia eta industria berriaz ari naiz, bai eta kalitatezko enpleguaz eta etxebizitza eskuragarriaz ere, gure osasun-sistemaz, segurtasunaz, bikaintasunezko hezkuntzaz, zaintzaz, erronka demografikoaz, energia-trantsizioez, gizarte-babeseko sistemaz, integrazio-politikez”, zerrendatu du.
MILATIK GORA EKIMEN ETA KONPROMISO
Agenda hirukoitz honi erantzuna emateko, hautagaiak Gobernu Programa zehatz bat aurkeztu du Legebiltzarrean, milatik gora ekimen eta konpromiso jasotzen dituena, bost ardatz nagusitan egituratuta: Pertsonak erdigunean, hazkunde- eta ongizate-eredua, trantsizio energetikoa eta jasangarritasuna, bizikidetza, memoria eta Giza Eskubideak eta autogobernuan haztea.
Gobernu Programak mila inguru konpromiso eta neurri zehatz jasotzen ditu zerbitzu publikoak hobetzeko osasunean, hezkuntzan, enpleguan, etxebizitza alorrean eta gizarte politiketan. Halaber, asmo handiko begiradarekin egiten du trantsizio energetikoaren eta ingurumenean, politika zientifikoan, unibertsitatearen alorrean eta euskararen erabileran eta irakaskuntzan.
Esparru ekonomikoari dagokionez, Imanol Pradalesek hitzeman du industriari eta ekonomia berriak sortzen dituen aukerei estuki lotuta egongo den hazkunde eredua. “Euskadik industriari buruzko akordio berria behar du. Asmo handiko estrategia bat, gure ekonomia biziberritzeko, eraldatzeko eta garatzeko, garapen teknologiko-zientifikoari lotutako aukerak baliatuz. Euskal enpresen konektibitatea bultzatuko duen estrategia eta Europako hegoaldeko iparraldean aitzindaritzan jarriko gaituena. Herri erronka da eta akordio zabala behar dugu enpresak, esparru teknologiko, zientifiko eta finantzarioa barne hartzeko, euskal erakundeen eta eragile sozialen laguntza eta lidergoaren eskutik”, aurreratu du.
Autogobernu arloari dagokionez, Pradalesek ziurtatu du aurrera egiteko beste urrats bat emateko ordua iritsi dela. “Iritsi da momentua. Estatutu Itun berri bat adostu eta onartu nahi dugu Euskadin, ahalik eta adostasun mailarik handienarekin. Estatutu Itun berria gauzatzeko urratsak ezagunak dira: Euskadin zein Estatuarekin negoziatzea eta onartzea, ahalik eta adostasun handienarekin, eta euskal herritarrek erreferendumean berrestea. Alde horretatik, uste dut alderdi politikoei dagokiela, lehenik eta behin, Estatutu Itun berria bideratzeko prozedurarik egokiena lantzea, herriaren borondatearen ordezkari diren aldetik”, ziurtatu du.
Padalesek osatuko duen gobernuaz ere hitz egin du, diskurtsoan zehaztu dituen ekinbide guztiak abian jartzeko agindua jasoko baitu “talde lanean arituz, apaltasunez, gizarteari entzunez eta beti pertsonen ondoan izanik. Eusko Jaurlaritza berria prest egongo da egungo arazoei erantzuna emateko, sortu berri diren erronkei eta kudeatu beharko dituen eskuduntza berrien bidez bere gain hartuko dituen politikak. Horrek denak egitura berri bat eskatuko du, politika publikoen fokalizazio handiagoa eta bestelako dimentsio bat. Euskadik behar du egungo erronkei erantzun eraginkorra bermatuko dien Gobernua”, azaldu du.
Nabarmenak...
Eusko Legebiltzarra
2024/10/03
Eusko Legebiltzarra
2024/10/03
Eusko Legebiltzarra
2024/09/26
Eusko Legebiltzarra
2024/09/25
Eusko Legebiltzarra
2024/09/25
Berri ikusiagoak...
Eusko Legebiltzarra
2024/06/20
Eusko Legebiltzarra
2023/08/01
Eusko Legebiltzarra
2024/05/14
Eusko Legebiltzarra
2024/02/15
Eusko Legebiltzarra
2023/04/12