Prentsa Aretoa

2024/06/10

EAJ-PNVk Estefanía Beltrán de Heredia proposatu du senatari autonomiko izateko

Talde parlamentario jeltzaleak gaur goizean erregistratu du proposamena

rss Ezagutzera eman
EAJ-PNVk Estefanía Beltrán de Heredia proposatu du senatari autonomiko izateko

ARGAZKIA JAITSI

EAJ-PNVren talde parlamentarioak gaur goizean erregistratu du Estefanía Beltrán de Heredia senatari izateko proposamena. Izendapena behin betikoa izango da Eusko Legebiltzarraren Osoko Bilkurak hala onartzen duenean. Euskal Autonomia Erkidegoak Senatuan izango dituen senatariak izendatzeko hautagaitzak aurkeztea da Gasteizko Ganberaren lehen zereginetako bat XIII. Legegintzaldiaren hasiera honetan.

Euskal Taldeak Senatuan duen bozeramailea 2020tik, Estefanía Beltrán de Herediak (Uribarri-Arana, 1960) senatari izendatu izaten jarraituko du Eusko Legebiltzarraren ordezkari gisa. Goiko ganberara iritsi aurretik, Beltran de Heredia Eusko Jaurlaritzako Segurtasuneko sailburua izan zen zortzi urtez. Legebiltzarkide, Arabako Nekazaritzako foru diputatu eta Arabako Batzar Nagusietako prokuradore ere izan zen. Beltran de Herediak ondo baino hobeto ezagutzen ditu lehen sektorea eta euskal landa-mundua, batez ere nekazaritza eta basogintzako gaiekin, abeltzaintzarekin eta natura-ondarearen kontserbazioarekin zerikusia duen guztian. Izan ere, prestakuntza eta bokazioz nekazaritza-ingeniari teknikoa da. Bere jarduera profesionala baso-kudeaketara bideratuta egon zen, eta mendizale eta mikologiazalea amorratua da.