Prentsa Aretoa
2024/02/01
EAJ-PNVk herritar euskaldunen eskubideak beste behin ere defendatu ditu Eusko Legebiltzarrean
Aitor Urrutia legebiltzarkide jeltzaleak gogorarazi du azken hamarkadetako hizkuntza politikek hizkuntzaren ezagutza eta erabilera sustatzea eta hizkuntza eskubideak errespetatzea izan dutela helburu
EAJ-PNVren talde parlamentarioak beste behin ere herritar euskaldunen hizkuntza eskubideak defendatu ditu gaur Eusko Legebiltzarreko egindako Osoko Bilkuran. "Euskarak akordio zabalak eta adostasunak behar ditu", aldarrikatu du Aitor Urrutia legebiltzarkide jeltzaleak, eta gogorarazi du Estatutua eta Euskararen Legea bezalako tresnek azken hamarkadetan hizkuntza politikak bultzatzeko balio izan dutela.
Tresna eta neurri horiek bi helburutan oinarritu dira: hizkuntza sustatzea –bai ezagutzaren eta baita erabileraren esparruan– eta herritarren hizkuntza-eskubideen errespetua bermatzea. Eta bide beretik joango da Eusko Jaurlaritza euskara sustatzeko prestatzen ari den dekretua.
Urrutiak gogorarazi du hizkuntza-eskubideen urraketak "oraindik ere gertatzen jarraitzen duela euskal hiztunon errealitatean", eta Euskal Administrazioak gaitutako tresna ezberdinen helburua dela "guztiok gure hizkuntza nahi dugun guztietan erabili ahal izatea".
Legebiltzarkideak azpimarratu du, gainera, EAJ-PNVk euskarari buruzko ikuspegi inklusiboa duela, hizkuntzara hurbildu nahi duen orori ongietorria ematen diona. "Ez gaituzu aurkituko hizkuntza desberdinen arteko borrokan ", esan dio Ciudadanoseko parlamentariari. Aitor Urrutiak epai judizialen errespetua horiei buruzko iritziekin bateragarria dela ere azpimarratu du.
Nabarmenak...
Eusko Legebiltzarra
2024/11/14
Eusko Legebiltzarra
2024/10/31
Eusko Legebiltzarra
2024/10/24
Eusko Legebiltzarra
2024/10/17
Eusko Legebiltzarra
2024/10/10
Berri ikusiagoak...
Eusko Legebiltzarra
2024/06/20
Eusko Legebiltzarra
2024/05/14
Eusko Legebiltzarra
2023/08/01
Eusko Legebiltzarra
2024/06/20
Eusko Legebiltzarra
2024/02/15